Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2022 I+G

Zitu, 20 urte eraldaketa digitala eta big data tokiko enpresa eta erakundeetara hurbiltzen

Enpresak Addimon proiektua gidatu berri du, Hazitek programak finantzatua, 3D Inprimaketa eta Fabrikazio Aditiboko prozesuak monitorizatzeko helburuarekin, software bat garatuz.

Zituk, 20 urteko ibilbidea duen enpresak, Donostian du bere egoitza eta sektore anitzetarako softwarearen garapenean espezializatuta dago, eraldaketa digitalaren bidez enpresen partner teknologiko bihurtzeko helburuarekin. Azken urteotan nabarmen hazi da, “I+Gn egindako inbertsioari esker. Azken 4 urteetan gure fakturazioa hirukoiztu egin da eta gure plantilla bikoiztu”, adierazi du Iñaki Ugarteburu Zituko CEOak. Gaur egun 20 langile ditu, eta salmenten % 95 Euskal Herrian egiten ditu.

Zituk lau negozio-ildo estrategiko ditu. Lehenengoa zerbitzuen sektoreari zuzenduta dago, ERP Erpin plataforma adibidez, erosketak egiteko, salmentak egiteko, gastuak kontrolatzeko eta bezeroengandik informazioa lortzeko tresna, besteak beste, eta Sogest softwarea, elkarte gastronomiko baten kudeaketa guztia errazteko garatua. Izan ere, gaur egun 250 instalazio baino gehiago ditu. Bigarren lerroak, Zitu Social izenekoak, batez ere komunikazio-gaietara zuzendutako elkarte edo erakunde publikoekin lankidetzan jarduten du.

Bestalde, Zitu Industria lerroa da azken urteotan enpresak egin duen apustu nagusia, 4.0 industrian aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin. Iñaki Ugarteburuk dioenez, “gure baliabide asko I+Gko proiektuetan inbertitzen ari gara, industria-sektorerako irtenbide berritzaileak eta eskuragarriak sortzeko enpresa handi zein txikientzat”. Azkenik, etorkizunera begira, Zitu Adimen Artifiziala arlo berria dago, AI bere produktuetan txertatzeko lan eginez. Gaur egun, IAIOA izeneko Adimen Artifizialeko proiektu batean murgilduta dago enpresa, zerbitzu osagarrien industriari aplikatua.

Hazitek programak finantzatutako Addimon proiektua ere duela gutxi gidatu du, IMH Campusekin batera. Ekimen honen helburua 3D inprimaketako eta Fabrikazio Aditiboko hainbat teknologia eta fabrikatzaile elkarrekin lotzeko software bat garatzea da, haien prozesuak optimizatzeko.

Gipuzkoako enpresan ezarpen gehien dituen beste soluziotako bat Eris proiektua da, mekanizazioko 50 tailer baino gehiagotan instalatu dena eta 500 makina baino gehiagotan presente dagoena. Software honek makinak denbora errealean monitorizatzen ditu eta datu horiek produkzio-prozesuekin lotzen ditu. Horrela, enpresek informazio zehatza dute uneoro, eta produkzio-prozesu osoaren ikuspegi orokorra dute, makinen eraginkortasuna areagotuz.

Etorkizunari begira, Zituk erreferente izan nahi du eraldaketa digitalean eta big dataren kudeaketan, eta gero eta bezero gehiagoren partner teknologiko bihurtu nahi du. Horrekin lotuta, enpresa bere nazioartekotze-prozesuan lehen urratsak ematen ari da, Basque Trade Investment-ekin lankidetzan. “2022rako gure helburua salmentak % 50 handitzea da, aurreko urtearekin alderatuta, eta, horretarako, nazioartekotzea funtsezko alderdia izango da”, azaldu du Iñaki Ugarteburuk.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak