Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 16 Marzo, 2022 Zibersegurtasuna Enpresa Zibersegurtazuna programa

Okin, Euskadiko ogi fabrika industrializatua 

SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programaren laguntza jaso duen enpresa zumaiar honek milioi erdi bat ogi merkaturatzen ditu egunean. 
Ion González, Okineko sistemen arduraduna, lantegian.

Okin Euskadiko ogi fabrika industrializatu bat da, egunero milioi erdi bat ogi aurregosi izoztu merkaturatzen dituena, nagusiki azalera handietan banatzeko. Enpresa horrek SPRI Taldearen zibersegurtasun industrialeko programako laguntza bat jaso du. Duela hiru urtetik, SPRIk Basque Cybersecurity Centre (BCSC) zentroaren laguntza du zibersegurtasunaren euskal ekosistema bultzatzeko eta, ondorioz, baita ere laguntza ekonomikoak banatzen dituen programa honetarako.

Enpresa hau 1994an sortu zen Hernanin ogia fabrikatzeko, eta 2001ean joan zen egun Zumaian dituen instalazioetara. “Ikuspegi industrial batekin abiatu ginen, eta orain [ogia fabrikatzeko] bost ildo dauzkagu, azkena 2011n ezarri genuena. Zumaiako instalazioetara joaterakoan jauzi kualitatibo bat egin genuen” diote Miguel Ángel Gil finantza-zuzendariak eta Natalia Urdamplilleta marketineko arduradunak.

Euren produktua ogia da, eta bezerotzat dituzte ez bakarrik azalera handiak, baizik eta baita ere ogia jatetxeetara eta auzoetako denda zein okindegietara eramaten duten handizkari eta banatzaileak (kanal luzea deitzen zaion hori).

Okin enpresak ogi aurregosi izoztua fabrikatzen du, eta “supermerkatuak dira labean azken errealdia ematen diotenak.  Gure negozio nagusia ogi aurregosiarena da, baina erabat egositako ogia ere egiten dugu merkatuaren premiak asetzeko. Hala, ez dago ogi hori laberatu beharrik”.

Nabarmendu dute badutela tenperatura kontrolatuko izozte-sistema bat, produktua guztiz errespetatzen duena.  “Ez dugu erabiltzen gehigarririk, ezta ere kontserbatzailerik”. Okin ogi rustikoaren merkatuko liderra da Espainian, eta ogi lantegi tradizional batek bezala lan egiten du, baina eskala handian. “Osagai naturalak erabiltzen ditugu. Uko egin diogu kalitate baxuko irinez eginiko ogi zuriari.

Ogi fabrika industrializatu honek ez du aurrekaririk Euskadin, baina lehia bortitza du Estatuan. “Laugarren gaude rankinean, eta 2020an 48.000 tona ekoitzi genituen”.

Konpainiak azalera handietan bakarrik aplikatzen den tentsioko fluxuan lan egiten du, hau da, 24 ordu baino ez dira igarotzen eskaera tramitatzen denetik entregatu arte. Okin enpresak urtean 90.000 tona ekoizteko gaitasuna du, eta egunean milioi erdi ogi merkaturatzen ditu. Bere instalazioetatik 25 trailer irteten dira egunero.

Joan den urtarriletik hona, ogia fabrikatzeko beste lantegi bat kudeatzen du Agurainen. Ogimania Sur du izena “eta epe luzeko errentamendu kontratu bat da, zeinaren bidez % 100eko kontrola baitugu”.

Enpresaren fakturazioa 48 milioira igo da

Zabalkuntza honi esker, enpresaren fakturazioa 44 milioi eurotik 48 milioira igo da. Esportazioak fakturazioaren % 15 dira, eta Frantzia da hartzaile nagusia, baina baita ere hurbil dauzkagun beste herrialde batzuk, hala nola, Italia, Austria edo Belgika. 220 langile ditu plantillan, eta badu I+G-ko sail bat, “arlo komertzialarekin eta marketineko arloarekin integratua dagoena. Hori oso positiboa da Okinentzat.  Teknologi zentroekin lan egiten dugu berrikuntza guztien berri izateko. Gure I+G gehiago bideratzen da produktu berrien garapenera”.

Okin sukaldeetarako burdineria egiten duen Indaux taldearen barruan dago. “INDAUX taldeko elikadura sailean gaude Urkabe eta Benetan (Errenteria) enpresekin batera; euren zeregina da sukaldeko altzarietarako burdineria sistemak asmatu, fabrikatu eta merkaturatzea, eta guri ematen digute know-how tekniko eta industriala”.

Enpresaren arduradunek nabarmendu dute apustu irmoa egin dutela garapen jasangarriaren alde. “Nutrizioaren semaforoan (Nutriscore) kolore berdean gaude. Gure ogi guztiek dute Nutriscore A edo B kalifikazioa. AECOC programan gaude gure prozesu logistikoen karbono aztarna % 20 murrizteko, eta oso garrantzitsua da hori, ez bakarrik gure instalazioetatik egunero irteten diren 25 kamioiengatik, baizik eta baita ere izozte-sistema bat mantendu behar dugulako. Erabiltzen dugun energia erabat berdea eta berriztagarria da. Ekonomia zirkularrari dagokionez, ogi-arrailaren soberakina taldeko beste enpresa batek (Benetan) erabiltzen du bere san jakobo eta kroketetan”.

“Urtero egiten dugu IFSren ikuskapena; elikadura arloko segurtasun-arau oso zorrotz bat da. Eta ez da nahikoa “azterketarako” prestatzea, zeren urte osoan mantendu behar baititugu estandar benetan zorrotzak lantegian”.

SPRI Taldeak zibersegurtasun industrialerako programaren bidez emandako laguntzarekin azpiegiturak egokitu dituzte “lantegiko makinen antolakuntza industrialki sekurizatzeko. Prozesua bukatzeko zorian gaude” azaldu du Ion González, Okineko sistemen arduradunak. Izan ere, fabrika oso automatizatuta dago, hamar bat robot dituzte, eta adibidez, ogiak ontziratzeko prozesuan ia ez dago giza langilerik.

Enpresaren erronka da aurrerantzean gehiago bideratzea ogi egosiaren sektorera. “Txapata ogi bat egitea, laberatu beharrik gabe, desizoztu eta jateko moduan egongo dena”. Halaber, helburutzat dute ogiaren bizitza erabilgarria luzatzea, bere egonkortasun mikrobiologiko eta sentsoriala bermatuz. “Eta, jakina, hori guztia gehigarririk gabe eta egungo kalitate-maila mantenduz”.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, munduan bakarra den lokalizazioaren bidezko zibersegurtasun-produktua duen Barakaldoko ETEa
Irakurri gehiago
5 Azaroa, 2024 Zibersegurtasuna
Grupo INTek sistemen, programazioaren eta zibersegurtasunaren zeharkako laguntza eskaintzen du
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Zibersegurtasuna
Sustatu zibersegurtasuna zure ETEan SOC zerbitzuak ezarriz eta lortu zibersegurtasuneko ziurtagirik zorrotzenak
Irakurri gehiago
4 iraila, 2024 Zibersegurtasuna
Ironchip, geolokalizazio-adimen artifiziala zibersegurtasunaren zerbitzura
Irakurri gehiago
26 apirila, 2024 Eraldaketa digitala
Telekomunikazioen, zibersegurtasunaren eta cloudaren arloko berritasunak erakutsiko dituzte maiatzean 130 enpresak baino gehiagok
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak