2022ko apirilaren 27an eta 28an Go Mobility by MUBIL azokaren hirugarren edizioa egingo da Ficoban. Go Mobility Mugikortasun Iraunkorraren (garbia, irisgarria, segurua eta konektatua) azoka profesionala da, alderdi digitalean eta industrialean. MUBIL-ek, Mugikortasun adimendun eta jasangarriaren zentroa, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak sustatzen dute ekitaldia, euren mugikortasun estrategiaren barruan.
Go Mobility by MUBIL-en aurkituko dituzu mugikortasun garbia, irisgarria, segurua eta konektaturanzko trantsiziorako behar dituzun hornitzaile guztiak: ibilgailu hibridoak eta erregai alternatiboak erabiltzen dituztenak, karga-azpiegiturak, bateriak, IKTak, ITS, energia-hornitzaileak …
Lotura honen bitartez, konfirmatutako erakusketariak zeintzuk diren ikusi dezakezue:
Erakusketa-eremua honako jarduera-programa honekin osatzen da:
https://gomobility.eus/eu/erakusketariak/bilaketa/
– Hitzaldi programa. Besteak beste, gai hauek jorratuko dira besteak beste: Berrikuntza disruptiboa mugikortasunean, finantzaketa, mikromugikortasuna, Mobility as a Service, mugikortasun autonomoa, garraio publikoa eta intermodalitatea…
– Exhibitor’s Corner: erakusketarien soluzio eta proposamen-en xehetasunak ezagutzeko gunea
– City Market Place: Europako hiri batzuek mugikortasun jasangarriaren inguruan dituzten erronkak eta proiektuak azalduko dituzte
– European Poster Area: EB-ak mugikortasun jasangarriaren arloaren barne finantzatutako proiektuak azaltzeko gunea
– Test Gunea, kanpoaldean, ibilgailuak martxan ikusi ahal izateko gunea
Izen ematea dagoeneko martxan dago, ez ezazu aukera galdu! Izena eman hemen: https://publicalt.xeria.es/go_mobility_2022/eu/register/Registerpage/visitantes
Azokaren inguruko informazio guztia hemen topa daiteke: https://gomobility.eus/
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?