Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2022 Lurzorua

Reinvak bere egoitza Arteara eraman du, bere jarduera dibertsifikatzeko asmoarekin

Pabilioi berriak 2.000 metro koadroko azalera du, eta egoitza berriearekin, enpresak giltza-eskura proiektuak egiteko eta nazioarteko merkatura zabaltzeko izango du.

Reinva enpresa bizkaitarrak 40 urte baino gehiagoko esperientzia du lurrun-galdaren ordezko piezen mantentze-lanetan eta hornikuntzan. Duela gutxi, Energía y Medioambiente Combustión industria-taldearen parte bihurtu da, nazioarteko izaera argia duen talde handia. Alderdi hori izan da, hain zuzen ere, Reinvak bertan integratzea erabaki izanaren arrazoietako bat, orain arte atzerrian egindako jarduera “oso urria izan baita”, enpresaren arabera. Horrela, nazioarteko instalazio termikoetarako eta errekuntza-instalazioetarako giltza eskura proiektuak egiteko helburua du enpresak hemendik aurrera.

Mugimendu honen beste arrazoietako bat lurrun industrialeko prozesuen garapenean aurrera egitea izan da, ingeniaritzako sail bat gehituz. Horrela, Reinvak zerbitzu osoa eman ahal izango die industria-instalazioei, behar diren prozesu termikoekin eta lurrun-prozesuekin. “Konpainiaren helburua errekuntza- eta lurrun-prozesuetarako, galdara industrialetarako eta errekuntza-sistemetarako instalazioak eta ekipoak diseinatzea eta hornitzea izango da”, Reinvaren arduradunek azpimarratu dutenez.

Reinvak Bildosola industrialdera (Artea, Bizkaia) lekualdatu du bere egoitza, Sprilurrek sustatuta. Izan ere, Artea energia-sektorearekin lotutako enpresa ugari biltzen dituen eskualdea da. Pabiloi berriak 2.000 metro karratu ditu, eta Barakaldoko instalazio zaharrak ordezkatuko ditu. Kokapen berri horretan, enpresak sektore ugarietarako lanean jarraituko du: siderurgia, kimika eta petrokimika, autoklabeak, elikadura eta edariak, paperaren industria eta ospitale eta hoteletarako zerbitzuak.

Gainera, egoitza berri horren lekualdatzearen arrazoiek zerikusia dute energiaren sektoreak dituen erronka berriekin, hidrokarburoen prezioaren eta C02 tonaren kostuaren igoera dela eta. “Egoera horren ondorioz, inoiz baino beharrezkoagoa da galdaretan energia aurrezteko soluzioak instalatzea, hala nola aire beroko ekonomizagailuak edo aurreberogailuak instalatzea, errekuntza optimizatzeko sistemak, tenperatura altuko kondentsatu presurizatuak biltzeko sistemak, etab.”, enpresako arduradunek azaldu dutenez.

Etorkizunari begira, Reinavaren ustez, egoitza aldaketa hauek sektorean gero eta ohikoagoak izango dira, “gaur egungoak baino gutxiago kutsatzen duten eta produktiboagoak diren ekipoak dituzten instalazioekin, bai eta planten modernizazioan eta erregai berrietara egokitzean ere, hidrogenoa kasu”.

SPRI Taldeak beren industrialdeetan baldintza malguak eta lehiakorrak dituzten espazioak eta azpiegitura soluzioak eskaintzen dizkie euskal enpresei Sprilurren bidez. Enpresentzako ingurune berritzaileak ere eskaintzen ditu, Euskadiko Parke Teknologikoen sarearen bidez.

Lotutako albisteak

10 abendua, 2024 Lurzorua
Argi berdea Sprilurren Pasaiako bulego-eraikinaren ingurua berrurbanizatzeko
Irakurri gehiago
10 abendua, 2024 Lurzorua
Sprilurrek eraiki berri bat eraikitzen ari du Ortuellako Ballonti poligonoan erabilgarri dagoen azken partzela industrialean
Irakurri gehiago
5 abendua, 2024 Lurzorua
2024ko Lurzoruaren Munduko Eguna erabilerarik gabe dauden kokaguneen berreskurapenarekin ospatzen da Euskadin, bertan proiektu berriak ezartzeko
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Lurzorua
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Lurzorua
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak