Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 Marzo, 2022 Nazioartekotzea Asia eta Ozeania BasqueTrade & Investment

Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu du Japoniak euskal enpresentzat dituen negozio-aukerei buruz

Automobilgintza, kontsumoko elektronika, energia berriztagarriak eta makina-erreminta dira inbertsioetarako sektore garrantzitsuenak
Jardunaldiako partaideak.

Basque Trade &Investment-Nazioartekotzeko Euskal Agentziak jardunaldi bat antolatu du astelehen honetan, bertatik bertara aurkezteko euskal enpresek Japonian dituzten negozio-aukerak. Ekitaldian izan dira Japoniako enbaxadore Kenji Hiramatsu eta JETRO-Japoniako Kanpo-merkataritza Agentziako hainbat ordezkari.

Nazioartekotzeko Euskal Agentziako kontseilari delegatu Ainhoa Ondarzabalek  eman dio hasiera jardunaldiari, eta Japoniaren egoera ekonomikoa eta Japoniako enpresek Euskadin dituzten inbertsio-aukerak aurkeztu ditu. Ondoren, JETROk Madrilen duen bulegoko zuzendari nagusi Tatsuya Kato-k hainbat datu eman ditu euskal enpresentzako negozio-aukerei buruz.

Japoniako merkatuan hedatu nahi duten euskal enpresen parte-hartzearekin amaitu da ekitaldia. Enpresek aukera izan dute euren produktu eta zerbitzuak aurkezteko Japoniako ordezkarien aurrean, horietako asko enpresa mundukoak, esaterako Mitsubishi konpainiakoak. Jarduera hau Basque Trade & Investment-ek Tokion duen bulego berria (zeina operatibo baitago dagoeneko) ofizialki ireki aurreko ekintzen barruan kokatzen da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak 2018an Japoniara eginiko bisitaz geroztik, Euskadik harremanak estutu ditu Japoniarekin eta enpresa arteko hainbat lankidetza sustatu dira.  Bisita hari esker, Eusko Jaurlaritzak lankidetza-akordio bat sinatu zuen Mie-ko Prefekturarekin, zeinaren helburua baita I+G+B-rako aliantzak bilatzea automobilgintza, aeronautika, 4.0 Industria, bioteknologia eta nekazaritza eta elikadura sektoreetan. Era berean, Nazioartekotzeko Euskal Agentzia elkarlanean aritu da Great Nagoya Initiative ekimenarekin (JETRO- Japoniako Kanpo-merkataritzaren Sustapenerako Agentziak eta Ekonomia, Merkataritza eta Industria Ministerioak babestua), zeinak bere baitan biltzen baititu Nagoya inguruko hiru eskualdeak: Aichi, Mie eta Gifu. Eremu horretan biltzen dira, hain zuzen, Japoniako automobilgintza, aeronautika, elektronika eta makina-erreminta sektoreetako enpresa garrantzitsuenak.

Harreman horien bitartez, Japoniako eta Euskadiko ordezkaritzek enpresa arloko hainbat bisita egin dituzte Japoniara eta Euskadira, enpresen arteko lankidetza-aukerak aztertu dira eta etorkizuneko ekintzak planifikatu dira negozio-aukerak bultzatzeko bi aldeetako enpresentzat.

Iaz, Euskadik 156 milioi eurotik gorako esportazioak egin zituen Japoniara, eta inportazioak ia 189 milioi eurokoak izan ziren. Guztira 17 euskal enpresa daude kokatuta Japonian, horietatik hamabik jarduera komertziala garatzen dute eta zazpi ezarpen produktiboak dira. Aipagarriena da automobilgintza sektorea, eta atzetik jarraitzen dio fabrikazio aurreratuko teknologien sektoreak.

Hauexek dira Japoniako aukera-sektore garrantzitsuenak: automobilgintza, kontsumoko elektronika, energia berriztagarriak eta makina-erreminta.

 

Lotutako albisteak

28 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
21 euskal enpresa Turkiako merkatuak makina-erremintan eta fabrikazio aurreratuan duen potentziala aztertzen ari dira
Irakurri gehiago
27 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B-WOMENIN Globalek sare profesionalen garrantziari buruzko saio batekin emango dio amaiera urteari
Irakurri gehiago
26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Nazioartekotzea
Irundingo botilaratzeko makinak, munduko edozein txokotan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak