Apirilean, SPRI Taldeak Wind Europe azokan parte hartuko du Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bitartez. Urtero antolatzen den ekitaldi horrek Europako sektore eolikoko eragile pribatu eta publiko garrantzitsuenak biltzen ditu, eta aurten Barakaldoko Bilbao Exhibition Center-en (BEC) egingo da.
SPRI Taldea lankidetzan ari da Pomeraniarekin, itsaso Baltikoko off-shore energia eolikoaren inguruko hub gorakor batekin. Pomerania Poloniako eskualde bat da (Gdansk da bertako hiriburua), aurrerantzean oso aktiboa izango dena energia eolikoaren sektorean. Hala, ekitaldi horretan bertatik bertara aurkeztuko dira Poloniako off-shore proiektuak, inbertsiorako perspektibak, negozio-aukerak eta Pomeraniako plataforma eolikoa. Hizlariez gain, bertan bilduko dira sektoreko 12 enpresa poloniar, eta gune bat antolatuko da enpresen arteko topaketetarako.
Ekitaldi hau bereziki zuzentzen zaie sektore eolikoko euskal enpresei, eta baita ere Polonian bidea egin eta balizko aliatuak bilatu nahi dituzten industria eta zerbitzuetako enpresei. Interesatuek dagoeneko eman dezakete izena ekitaldian.
Nazioartekotzeko Euskal Agentzia eta Energiaren Euskal Klusterra Pomerania eskualdearekin kolaboratzen ari dira energia berriztagarrien arloan eta bi norabidetako nazioartekotzearen sustapenean, eta ekitaldi honetan lankidetza-hitzarmen bana sinatuko dute.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?