Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Marzo, 2022 I+G

Euskadin eginiko segurtasun-sistemek mundu osoko eraikinen sarbideak kontrolatzen dituzte

Paris, Dubai eta Mexikoko ordezkaritzekin, eta I+Gra bideratutako plantillaren % 30arekin, Dorleten soluzio eta produktuak Angolako jauregi presidentzialean, Quitoko Metroan edo Arabiar Emirerrietako Gorte Federal Gorenean daude.

30 urte baino gehiago daramatza Dorletek sarbideak kontrolatzen. Denbora gutxian aldaketa nabarmenak izan dituen sektorea da hori, eta erronka handiei egin behar izan die aurre teknologiaren eta digitalizazioaren ondorioz. Arabako Parke Teknologikotik, enpresak testuingurura egokitzea lortu du urtez urte, Segurtasun Integraleko Sistemen erreferentziazko enpresa izatera iritsi arte. Bere Software eta Hardware propioa du, ospitaleei, aireportuei, museoei, unibertsitateei, portuei, erakunde publikoei eta abarri zerbitzua emateko; elkarren artean oso desberdinak diren sektoreak dira, baina behar komun bat dutenak: segurtasun-eskakizun handia.

“Gure bezeroei azken teknologiak eskaintzea bilatzen dugu beti, eta horretarako gure I+G sailaren baldintzarik gabeko laguntza dugu, zeina plantillaren % 30ak baino gehiagok osatzen duen. Horien lanak aukera ematen digu irtenbide teknologiko aurreratuenak eskaintzeko eta posizio pribilegiatuan egoteko merkatuaren oraingo eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko”, dio Aitor Goikoetxea Dorleteko zuzendari nagusiak.

I+Gren aldeko apustu horren emaitza izan da, besteak beste, DASSnet softwarea, kudeaketa modulagarri eta eskalagarriko plataforma bat, partner teknologikoekin garatutako integrazio kopuru handi batekin batera, Dorleti aukera ematen diona bere produktuak eta konponbideak bezero bakoitzaren behar espezifikoetara egokitzeko, eta, beraz, xede duen sektore bakoitzera egokitzeko. “Bezeroa laguntzen dugu eta proiektuaren fase guztietan parte hartzen dugu, zehaztapenak ahalik eta zehatzenak izan daitezen. Hasierako sistemen ingeniaritza- eta fabrikazio-lanetatik , martxan jartzeko laguntzara eta ondorengo mantentze-, euskarri- eta eguneratze-lanetara arte”, Goikoetxeak zehaztu duenez.

Hala ere, hori ez da Arabako enpresaren zutabe bakarra, mugak haustearen eta nazioarteko merkatuan ezartzearen aldeko apustu argia ikus baitaiteke. “Parisen, Dubai eta Mexikon delegazioak ditugu, ordezkariak Brasilen eta Kolonbian, eta esportaziorako sail komertzial bat ere badugu, beti Dorlet marka sartzeko merkatu berrien bila dabilena. Gainera, Expoprotection (Paris), Expo Seguridad (Mexiko), Intersec (Dubai) edo IFSEC (Londres) bezalako ekitaldi eta azoketara joaten gara, besteak beste”, azaldu du zuzendari nagusiak.

Beraz, I+Gari eta nazioartekotzearen aldeko apustuari esker, Dorleten produktuak eta zerbitzuak mundu osoko instalazioetan aurki daitezke, hala nola, Angolako presidentearen Jauregian, Txileko Curicó ospitalean, Quitoko metroan, Togoko Lome portuan, Egiptoko Ismailia eta Suezko tuneletan eta abar luze batean. Horrez gain, “Espainiako hainbat ospitale-zentro nabarmendu ditzakegu, hala nola Osakidetza, SERGAS, Nafarroako Unibertsitate Klinika, SAS…Estatuko Segurtasun Kidegoak, etab. Eta gure mugetatik kanpo, Kolonbiako Andeetako Unibertsitatea, Frantziako La Banque Postale, Emirerrietako Auzitegi Federal Gorena, Televisak Mexikon dituen instalazioak…”, gaineratu du zuzendari nagusiak.

Produktu eta irtenbide berriak

Arabako enpresak beti ikertu du eta ideia berriak bilatu ditu produktu eta konponbide berriak garatzeko, baina Aitor Goikoetxeak onartu du “batzuetan testuingurua edo merkatua dela proposamen berritzaileak eskatzen dituena. Adibidez, COVID 19ak kontakturik gabeko soluzioen garapena bizkortu zuen, pandemiarik izan ez balitz, seguruenik iristeko denbora gehiago beharko zuketenak. Aurpegiko elementu biometrikoetan oinarritutako soluzioak, irisen edo 3D aztarnen irakurketa, eta irtenbide estandarragoak, hala nola pertsonek berekin daramatzaten elementuetan oinarritutakoak, adibidez, RFID hurbiltasun-txartelak, smartphonea (NFC/BLE) edo QR kodeak. Beste adibide bat, SHēld izango litzateke. Irtenbide zibersegurua da, datuak komunikazio-kate osoan enkriptatuta edukitzeko aukera ematen du, eta sarbideak kontrolatzeko sistemetatik eratorritako zibererasoen aurrean babesteko beharretik abiatuta sortu zen”.

Azken urteotan, Dorletek era guztietako proiektuak jorratu ditu, eta 2021ean, Sabadell Bankuaren eraikin guztietarako sarbideak kontrolatzeko irtenbide globala zabaldu zuen; hala, proiektu handiak abiarazi zituen Azpiegitura Kritiko gisa katalogatutako sektore estrategiko berrietan, hala nola Isabel II.aren Kanalean (Madril) edo ATLn (Bartzelona). Horiek 2022an jarraituko dute. “Horrek guztiak aukera ematen digu beste pauso bat emateko eta sarbideak kontrolatzeko fabrikatzaileak baino gehiago izateko; beraz, etorkizuna baikortasunez eta ilusioz ikusten dugu, eta geure buruarekin lehiatzeko gogoz”, Goikoetxearen esanetan.

Ibilbide hori taxutzeko, Dorletek sei urte daramatza SPRI Taldearen laguntzetan parte hartzen, hala azaldu du zuzendari nagusiak: “2016tik joan den urtera Hazitek programan parte hartzeko aukera izan dugu, eta, horri esker, berrikuntza-proiektuei ekin ahal izan diegu, bai eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko erakundeekin lankidetza finantzatu ere, produktu berriak garatzeko eta teknologia berriak sartzeko oso elementu bultzatzailea izanik”. Baina teknologian ez ezik, “Innobideak-en bidez, konpainiaren kudeaketa-ereduarekin eta antolaketarekin lotutako proiektuei ekin diegu; proiektu zehatzetan, Industria digitala edo Renove Industria 4.0-k lagundu digute erakundeari dagozkion lan-elementuak berritzeko eta/edo eguneratzeko; eta, azkenik, Zabaldu programaren bidez kanpo-merkatuarekin lotutako jarduerak finantzatu ahal izan ditugu”, gehitu du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak