Eusko Jaurlaritzak 30.000 eurorainoko itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak eskaintzen ditu aurten enpresa bakoitzeko, baldin enpresa bere zorra birfinantzatu beharrean badago Covid-19ak sortutako testuinguru makroekonomiko konplexua eta Ukrainiaren inbasioa direla medio. Lortu programak euskal industria-sarea babestea du helburu, eta milioi erdiko aurrekontu-zuzkidura dauka. SPRI Taldeak kudeatuko ditu laguntza hauek eta eskaerak aurkezteko epea datorren asteazkenean zabalduko da urriaren 27ra arte.
Arazoak dituzten zenbait enpresaren jarraipena bermatzeko beharrezkoa da berregituratze-prozesuak egitea, eta enpresa horietako gehienak erortzetik salbatu dira gai izan direlako euren aktiboa berregituratzeko eta euren zorra birfinantzatzeko. Berregituratze-prozesu bat egiteko zorra birfinantzatu beharra dago, baina prozesu horrek baita ere eska lezake aktiboak eta/edo alderdi operatiboa berregituratzea.
Horregatik, Lortu programak dirulaguntzak ematen ditu kanpoko profesionalak kontratatzeko. Profesional horiek abiapuntuko egoeraren diagnostikoa eta negozioaren bideragarritasuna errazteko ekintza-plana egiten laguntzen dute eta, hala badagokio, finantza-pasiboaren birfinantzaketa ahalbidetzen dute prozesuan inplikatutako hartzekodun guztiekin.
Dirulaguntzek gastu hautagarrien %80 estaltzen dute eta 30.000 eurorainoko laguntza eman daiteke enpresako. Laguntza de minimis araudiaren menpe dago.
2021eko edizioan programak 784.290€-ko aurrekontua izan zuen eta 26 proiektu aurkeztu ziren, horietatik 22 onartu ziren eta guztira 421.490€-ko laguntza jaso zuten.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?