Sektore guztietan bezala, nekazaritza-elikagaien industrian ere eragina izan du COVID-19aren ondorioz sortutako pandemiak. Idoia Olabarrieta AZTIko ikertzaile seniorrak aitortu duenez, “sektore hori funtsezkoa eta estrategikoa da gaur egungo ekonomian eta gizartean, baina ez du saihestu ondorio negatiboak izatea”. Hala ere, egoera hau 4.0 industriarako eta enpresen eraldaketa digitalerako inflexio-puntu bat dela uste du.
Idoia Olabarrieta, Angela Meladorekin batera, biak elikadura katean adituak, hurrengo txostenaren egileetako bat da: ‘Industria 4.0 edo adimenduna: elikadura-katea Covid-2019 osteko aldira egokitzeko gakoa’. Azaldu duenez, tresna digitalak zituzten enpresek erantzun hobea izan dute eta hobeto egin diote aurre krisiari. Horregatik, AZTIko ikertzailearen ustez, 4.0 teknologiak erakutsi du bere abantailen garrantzia elikagaien enpresetako hainbat arlotan operazio-eredu klasikoagoetatik bereizteko.
Elikagaien sektoreari lotutako 4.0 industriaren teknologia berriak sentsorikoak, digitalizaziokoak, konektibitatekoak eta adimen artifizialekoak dira, eta “informazio gehiago kontrolatu eta iragartzeaz gain, denbora errealean jarduteko gaitasuna ematen dute”, Olabarrietak azaldu duenez.
Digitalizazioak eskaintzen dituen abantaila zehatzen artean, Olabarrietak lau aipatzen ditu: Industria adimenduna, ekoizpenaren kontrola, baliabideen kudeaketa eraginkorra edo jasangarritasuna ahalbidetzen duena; konektibitatea, kateko produktuen gardentasuna eta trazabilitate hobea bermatzen duena; giza baliabideak, langileen lana errazten duelako; eta enpresen eta kontsumitzailearen arteko lotura handiagoa.
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?