Mundua deskarbonizazio-prozesu batean murgilduta dago, garapen teknologiko etengabeak bultzatutako trantsizio energetikoaren aldeko eguneroko lanean. Eremu horretan murgiltzeko eta unibertsitatean, ikerketa- eta teknologia-zentroetan eta industria-munduaren benetako beharrizanetan gaitasunak aztertzeko, datorren maiatzaren 9an, Energia Trantsizioko eta Industria Lehiakortasuneko Mintegi Iraunkorrak (SPERTUS) bigarren bilera egingo du, oraingoan Euskadin.
SPERTUSen helburua munduko energia-eszenatokiari eta horrek Euskadiko eta Europako industria- eta ekonomia-egituran dituen inplikazioei buruzko hausnarketa estrategikoa egiteko ‘think tank’ bat eratzea da, energia aurreztearen eta efizientziaren kultura sustatuz, bai eta sektoreko profesionalak prestatzea ere, bai unibertsitate mailan, bai produkzio-sektorean, administrazioak integratuz.
Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean Santiagoko Unibertsitatean egindako lehen topaketaren ondoren, hitzordu berri hau Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) eta Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) antolatu dute, eta Bizkaia Aretoan (Bilbo) izango da, maiatzaren 9an. Honako hauek hartuko dute parte, besteak beste: Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak; Eva Ferreira EHUko errektoreak; Iñigo Ansola EEEko zuzendari nagusiak; Luis Cabra Repsoleko Trantsizio Energetiko, Teknologia eta Instituzionaleko zuzendari nagusia eta CEOaren albokoa; Javier Arriola Iberdrolako Sareen Negozioaren Eraldaketarako zuzendari globalak; edo Miguel Comela Santiago de Compostelako Unibertsitateko irakasleak. Egitarau osoa jadanik kontsultatu daiteke.
Energiaren sektorean prestigioa duten zientzialari eta teknologoek osatua, SPERTUS ezagutza estrategikoko hub bat izatera deitua dago, egungo munduarentzat trantsizio energetikoak dakarren erronkaren aurrean. Topagunea izateaz gain, jardunaldiaren helburua da energia ekoizteko eta biltegiratzeko teknologien eta azpiegituren arloko ezagutza garrantzitsua ematea, funtsezkoak baitira ekonomia berde berrian, prozesuak eragingo dien sektoreak bizirauteko eta eguneratzeko. Industriakoak ez ezik, zeharkako beste alderdi batzuk ere aztertuko dira, hala nola trantsizio horren alderdi ekonomikoak eta juridiko-administratiboak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?