Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2022 Finantziazioa Bilakatu programa

Eusko Jaurlaritzak 52 milioi euro bideratuko ditu Bilakatu COVID-19 programara

Hasiera batean izendatutako 25 milioiko kontu-sailari beste 27 milioi euro gehitu zaizkio
  • Covid-19k kaltetutako enpresentzako laguntzak dira, dibertsifikazio eta/edo birkokatze jarduerak egiten badituzte eta gaitasun berriak garatzen badituzte negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan
  • Eskaerak aurkezteko epea ireki zenetik, 20 egunetan bakarrik, 117 eskabide jaso dira

Gobernu Kontseiluak oniritzia eman du BILAKATU COVID-19 programarako aurrekontuari beste 27 milioi euro gehitzeko. Diru-laguntzak enpresaren jarduera dibertsifikatzeko eta/edo birkokatzeko negozio, produktu, zerbitzu eta merkatu lerroetan gaitasun berriak garatzen dituzten enpresei zuzenduta daude. Diru hori 2022ko martxoaren 2ko aginduan jasotako eta hasieran aurreikusitako 25 milioiko kontu-sailari batuko zaio, eta guztira, beraz, 52 milioi euro izango dira.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saileko Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak, laguntza horiek izapidetzen dituenak, martxoan, deialdia ireki zenetik 20 egun baino igaro ez zirenean, egiaztatu zuen eskaera-kopuru handia (117) jaso zela eta aurkeztutako inbertsioa 458 milioi eurokoa zela –estimazioak 49,3 milioi euroko laguntza sortuko zuen–. Sailak programara hasiera batean izendatutako kopurua 25 milioikoa zenez, ikusi zen kontu-saila igo egin beharko zela ahalik eta eskabide gehienei erantzun ahal izateko.

Bestalde, Ukrainaren inbasioaren ekonomian eta gizartean dituen ondorioak ikusita, Eusko Jaurlaritzak apirilaren 12an 158 milioi euroko neurri-multzo bat onartu zuen ekonomia dinamizatzeko, enpleguari eusteko eta pertsona eta familia zaurgarrienei laguntzeko eta, era horretara, gerra horren ondorioei aurre egiteko. Neurri horietako bat ekonomiari laguntzeko funtsa da: 142,9 milioi euro izango ditu eta enpresei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako laguntza osagarriak finantzatzeko izango da, eta, besteak beste, Bilakatu programa Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren jardueretara zabaltzeko beste 27 milioi euro izango dira.

Kopuru horixe da hasieran aurreikusitakoari gehituko zaiona, eta Eusko Jaurlaritzak, beraz, guztira 52 milioi euro bideratuko ditu programa horren bidez industria-arloko gaitasun berriak dibertsifikatzeko eta birkokatzeko inbertsioak gauzatzea sustatzera, hazkuntza jasangarria lortzeko eta horrek balio erantsia izan eta euskal enpresek merkatuetan duten lehiakortasuna hobetzeko.

Lotutako albisteak

5 Azaroa, 2024 Finantziazioa
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak 631,3 milioi euroko aurrekontua izango du 2025erako, industriaren zerbitzura, enpresen lehiakortasunerako eta energia berriztagarriak hedatzeko
Irakurri gehiago
9 urria, 2024 Azpiegiturak
1M €-rainoko laguntza ematen dizugu zure enpresa Nazioarteko Gauzatu programarekin nazioartera zabaltzeko
Irakurri gehiago
IVF, instituto vasco de finanzas, Ajebask 20 iraila, 2024 Ekintzailetza
Finantzen Euskal Institutuak ekintzaile gazteentzako finantzaketa-lerroa jarriko du abian
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Azpiegiturak
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Bideratu Berria. Ayudas SPRI Financiación 24 ekaina, 2024 Enpresen berrabiarazpena
Bideratu Berria programak 600.000 euro bideratuko ditu Euskadin krisian dauden enpresak berregituratu eta bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak