Bloke-kateen teknologia eraldaketa digitalaren eta eraldaketa energetikoaren arteko elkargune bat da, biak ere apustu estrategikoak Euskadi eta Europarentzat datozen urteei begira.
Chainlink Labs eta TECNALIAk egin eta argitaratu duten “Managing Climate Change in the Energy Industry With Blockchains and Oracles” txostenak dio smart contracts edo kontratu adimendunek gutxitu egiten dituztela konplexutasun ekonomikoak eta interoperabilitate-auziak, zeintzuk erabakigarriak baitira trantsizio energetikorako, eta gainera, azterlanak aipatzen du bloke-kateen teknologiak datuetan oinarritutako euskarri-azpiegitura bat eskaintzen duela, funtsezkoa dena krisi klimatikoari aurre egingo dion sektorearteko lankidetza bultzatzeko.
Chainlink Labs-ek (bloke-kateen komunitatean gehien baliaturiko orakulu deszentralizatuaren estandar globalaren garatzailea) munduko kalitate handieneko datu klimatiko batzuk konektatzen ditu ekimen energetiko eta klimatikoetara bideratutako bloke-kateen sareetara, eta horrela behar dituen tresnak ematen zaizkio energia-sektoreari inpaktu handiagoa izan dezan.
Energia-industriak, 1,9 bilioi dolar mugitzen dituenak, erronka berriak ditu, hala nola gero eta banatuago dagoen energia-sarearen orekari eustea eta etengabe handitzea energia berriztagarriaren aldizkako sorkuntza-kuota; gainera, frogatu behar du energia berdeko proiektuetan eginiko inbertsioak errentagarriak direla.
Kontratu adimendunak baliatzea izan da bloke-kateen industriaren arrakastaren katalizatzaileetako bat. Kontratu adimendunek orakuluetara jotzen dute kanpoko datu seguruetarako irispidea izateko, eta, horri esker, garatzaileek bloke-kateen aplikazio aurreratuak sor ditzakete. Kalitate handiko datu klimatiko eta energetikoak baditugu katean, kontratu adimendunen garatzaileek eskura edukiko dituzte energia garbiko soluzioen hurrengo belaunaldia eraikitzeko behar diren tresnak.
Bloke-kateekin neurketa automatizatu daiteke eta gainera onuragarriak dira ingurumenarentzat. Izan ere, “Managing Climate Change in the Energy Industry With Blockchains and Oracles” txostenak aipatzen dituen kontratu adimendun hibridoen zortzi erabilera-kasuek energia garbirako trantsizioa babesten dute. Hona hemen horietako batzuk:
Azkenik, txostenak ondorioztatu du klima gero eta aldakorrago bihurtu eta tenperaturek gorantz egin ahala, funtsezkoa izango dela kalitate sendoko datuak eta gardentasun handiagoa izatea energia garbiaren estandarrak lortzeko eta klima-aldaketaren ondorioak arintzen laguntzeko. Puntako teknologiak eskura izanik –bloke-kateak eta orakuluak, kasu–, posible izango da energia garbiko soluzioak automatizatu eta kudeatzea gaur egun dituzten gaitasunez harago.
Edozein dela ere sektorea edo industria, krisi klimatikoa eta energia berriztagarrietarako trantsizioa arazo partekatuak dira, gu guztion arreta eskatzen dutenak, eta bloke-kateak lagungarriak izan dakizkiguke aldaketa sustatzeko.
Chainlink Labs-i buruz
Chainlink Labs liderra da kode irekiko bloke-kateen orakuluko soluzio seguru eta fidagarrien hornikuntzan. Soluzio horiek kontratu adimendunak hobetzen dituzte, katez kanpoko datu-iturrien eta kalkuluen sorta zabal batekin konektatzen dituztelako (hala nola aktiboen prezioak, webeko APIak, IoT gailuak, ordainketa-sistemak eta abar).
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?