Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up UP Euskadi

Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdiak Europako beste lehiaketa bat biltzen du, ekintzaile eta startupentzat

Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da
Zinemaldia startup challenge

Donostia Zinemaldiak gaur abiaraziko du Zinemaldia Startup Challenge lehiaketaren laugarren deialdia; Zinemaldia Startup Challenge Europako ekintzaileei eta sortu berri diren startupei zuzendutako lehiaketa da, baldin eta horien proiektuek ikus-entzunezkoei aplikatutako teknologia berriak txertatzen badituzte. Ekimena Zinemaldia & Technology ekimenaren barruan kokatzen da.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren eta SPRIren bitartez sustatzen du Zinemaldia Startup Challenge, Zinemaldia & Technology jardunaldiaren ekimen nagusia; Donostia Zinemaldiak hauekin lankidetzan antolatzen du Zinemaldia & Technology: Tabakalera, 2deo ikus-entzunezkoen laborategiaren medioz; TECNALIA; ALÍA (Ikus-entzunezkoen Industria Aliantza); eta Vicomtech.

Zinemaldiaren apustu estrategikoa da, ikus-entzunezkoen teknologiari eta industriari buruz hausnartzeko, bi sektoreen arteko harremanak estutzeko eta sorkuntzaren eta negozioaren alorrean sortzen dituzten aukerak ezagutarazteko erreferentziazko gune gisa kokatzeko. Aurten, lehen aldiz, Espainiako ekintzaile eta startupentzako lehiaketa espezifiko bat sortu da, eta Europakoei zuzendutakoen aldi berean egingo da ekimen berria. Izena emateko epea ekainaren 3an amaituko da.

Espainiako ekintzaile eta startupentzako lehiaketa ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ delakoaren jardueretako bat da; hori da, izan ere, Spanish Screenings XXL merkatuaren –Espainiako ikus-entzunezko ekoizpenerako nazioarteko merkatuaren– bigarren edizioa. Proiektua Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (PRTR) barruan dago. Proiektuak Espainiak Europako ikus-entzunezkoen hub gisa duen rola indartzeko, eta Kultura eta Kirol Ministerioak sustatzen du ICAA institutuaren eta Ekonomia Gaietarako eta Eraldaketa Digitalerako Ministerioaren bidez, ICEX dela medio. Espainiako startupetarako lehiaketa horrez gain, ‘Spanish Screenings: Financing & Tech’ lehiaketak jardunaldi bat ere jasoko du, non nazioarteko inbertitzaile eta talentu-ordezkari garrantzitsuak bilduko baitira.

Zinemaldia startup challengeLehiaketa horietara aurkezteko, proiektuek hainbat baldintza bete behar dituzte: ekintzaile batetik edo duela gutxi sortutako –hots, 2016ko abenduaren 31ren ondoren eratutako– startup batetik abiatzea, zer garapen-fasetan dagoen alde batera utzita; ikus-entzunezkoen arloan teknologia berriak aplikatzean oinarrituta egotea; egoitza fiskala Espainian edo Europako beste herrialderen batean izatea eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan abian jartzeko aukera kontuan hartzea.

Hautatutako proiektuak Zinemaldia & Technology jardunaldian aurkeztuko dira. Irailaren 22an, ostegunean, izango da, Donostia Zinemaldian eta eskola magistral bat ere izango du.

Adituen batzorde batek hamar proiektu finalista aukeratuko ditu, horietako bost Espainiakoak eta beste bost Europako gainerako lurraldeetakoak, eta urtebetez Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko BIC edo business innovation centerretako batean inkubaziogune bat doan eskuratzeko aukera izango dute. Epaimahai independente batek aukeratuko ditu proiektu irabazleak –bat Espainiakoa eta bestea Europako beste lurralderen batekoa–, eta bakoitzak 10 000 euro jasoko ditu. Halaber, deialdi honek arreta berezia jarriko du ekintzaileengan, eta 3.000 euro gehiago bideratuko ditu pertsona edo talde ekintzaile batek aurkeztutako proiektu onena saritzeko. Irabazleek eta finalistek, gainera, 500 000 eurorainoko finantzaketa eskuratu ahalko dute euren proiektua Euskadin garatzeko.

Arautegia irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO EPEMUGA: EKAINA 3

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 31 urria, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Digitalizazioa
Virtualwarek Suediako Simumatik enpresa erosi du ia 1,4 milioi euroren truke
Irakurri gehiago
marketing IA spri 29 urria, 2024 Ekintzailetza
Neetyk marketina iraultzen ari da Adimen Artifizial automatizatuaren bidez
Irakurri gehiago
28 urria, 2024 Ekintzailetza
Safeloc: “Gure industria digitalizatzen eta automatizatzen jarraitzen dugu, edo ezin izango dugu lehiatu”
Irakurri gehiago
25 urria, 2024 Ekintzailetza
Italiako Novac eta Gipuzkoako Battbelt startupak nagusitu dira Mubil Mobility Awards 2024 sarietan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak