CIC biomaGUNE BDIH-ren bitartez euskal enpresei irudi molekularrei, medikuntza birsortzaileari eta biomaterialei aplikatutako nanoegiturak fabrikatzeko eta karakterizatzeko aukera eskaintzen die.
Aktibo honen bitartez, enpresek ezaugarri biologikoak dituzten egitura tridimentsional konposatu eta konplexuak diseinatu eta inprimatu ditzakete, baita nanopartikula metalikoak ere, egiturari dagokionez uniformeak eta errendimendu handikoak, formaren eta tamainaren kontrol bikainarekin eta gainazalaren funtzionalizazio anitzarekin. Era berean, CIC biomaGUNEk mikroskopio optikoen, elektronikoen eta indar atomikokoen katalogoarekin, baita espektroskopioekin ere, material mota desberdinen propietate fisiko, kimiko eta estrukturalak karakterizatzeko eta aztertzeko aukera eskaintzen du.
Grapheneak grafenoa funtzionalizatzeko eta diagnostiko medikoaren esparruan perspektiba handiak dituen material horren produktu bat garatzeko aktibo hori erabili du.
Graphenea 2010ean sortu zen, ikertzaileentzako grafenoa ekoizten zuen enpresa gisa, baina denborarekin aplikazio industrialak dituzten produktuen garapenera zuzendu nahi izan da. CIC biomaGUNEren laguntzarekin amets hori egia bihurtu zuen Covid-19a bezalako gaixotasun infekziosoak antzemateko gai den material horretan oinarrituako biosentsore bat garatuz, etorkizunean minbizia goiz detektatzeko biomarkatzaile espezifikoak bezalako gauzak ikertzeko itxaropenekin.
Ezin duzu galdu Graphenea-ren bideoa non bere Zuzendari Zientifikoa den Amaia Zurutuzak kasuaren xehetasun guztiak eta lortutako onurak azaltzen dituen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?