Duela mende erdi, Talleres Aratz sortu zen Gasteizen. Orain, 2022an, nazioarteko merkatuan eguneraketa eta posizionamendu hobea bilatuz, urtarriletik aurrera ‘Aratz Group Engineering Fabricated Technology’ izena hartu du.
Arabako konpainiak etorkizuneko helburu gisa berrikuntzaren aldeko apustua egiten jarraitzea lehenesten du. Horrela, enpresa fabrikazio gehigarriaren aukerak aztertzen ari da, non, Karlos Balsategui Aratz Groupeko zuzendari nagusiak adierazi duenez, “gure ustez etorkizun oparoa dugu sektore horretan”. Gainera, enpresa digitalizazioa ere ari da ebaluatzen, mekanizazioa hobetzeko. “Orain arte, pertsonen esperientzian kontrolatzen genuen soilik, eta konfiantza handiagoa izan behar dugu makinaren kontrolean”, adierazi du.
Gainera, aurrera pauso hori euskal enpresak nazioarteko-merkatuan duen presentzia indartsuak bultzatu du, esportazioak fakturazioaren % 95 baitira. Karlos Balsateguiren esanetan, “mundu osoan jarduten dugu, eta gure lanei esker ezagutzen gaituzte, inolako sare komertzialik gabe”. Hala, konpainiak Europan, Australian, Thailandian, Txinan, Kanadan edo Estatu Batuetan du presentzia, besteak beste.
Aratz Group diseinuan, fabrikazioan eta mekanizazioan, tresnerian eta makinerian aritzen da, eta industriarako piezak eta makinak egiten espezializatuta dago eskaera teknologiko handiak dituzten sektoreetan, hala nola hidroelektrikoan edo aeronautikan. Horrez gain, makina berezietan eta sektore nuklearrean ere lan egiten du.
Aeronautika sektorean, neurri ertain eta handiak moldekatzeko tresnak, muntatzeko harmailak eta txekeatzeko harmailak egiten ditu. “Makinak munduko edozein lekutan entregatu, muntatu eta probatzen ditugu. Hain zuzen ere, giltza eskura deitzen diren proiektuak, diseinutik hasita eta entregan bukatuta”, Karlos Balsateguik nabarmendu duenez. Nazioarteko bezeroen artean Airbus, Spirit, Dassault daude.
Bestalde, sektore hidroelektrikoan Pelton, Francis eta Kaplan turbinak eta horiei lotutako balio handiko makinak egiten ditu. Kasu honetan, Aratz Groupek munduko edozein lekutan entregatzen du produktua eta “bezeroa da bere instalazioetan muntatzeaz arduratzen dena, entregatzen dugun produktua bere makina handiaren zati bat baita”, Karlos Balsateguik azpimarratu duenez. Andritz, Voith, General Electric, Rainpower, Iberdrola edo EDF enpresek euskal enpresaren bezeroak dira.
Gainera, Aratz Groupek hainbat enpresa-sektoretarako prototipoak eta makina bereziak ere egiten ditu. “Kanarietako Quijote behatokirako bi teleskopio egin genituen grabitazio-uhinak bilatzeko, IDOM ingeniariarekin elkarlanean”, nabarmendu du Karlos Balsateguik. Eta sektore nuklearrean ere jarduten du, homologazio zorrotza duen sektorea. “Prozesu garestia da, eta bi urte behar izan ditugu hori lortzeko; izan ere, kalitatea, materialen erabilera, prozesuak, soldadura… Eskakizun ugari daude”, azpimarratu du.
Arabako enpresaren egungo lan taldea 85 langilekoa da, baina, Karlos Balsateguik adierazi duenez, “lantaldea etengabe handitzen dugu”..
SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?