IndeusElkarrizketak egitasmoaren barruan BIELE GROUPeko Maider Aizpururekin izandako solasaldia nabarmendu dugu gaur beste bi berrirekin: euskarazko Wikipedian egindako ekarpena eta maiatzaren 31n egingo den zibersegurtasunari buruzko gosari teknologikoa.
Gosari teknologikoak: enpresetako segurtasuneko barne-politika ekainaren 30ean Azpeitiako Basazabal jauregian. ZIUR eta Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziaren eskutik dator lan-saio hau, bi helburu ardatz hartuta: Zibersegurtasuneko azken joera teknologikoak ezagutzera ematea batetik eta bestetik eskualdeko enpresa industrialak arlo horretan garatzen ari diren ezagutzak, proiektuak eta jardunbide egokiak partekatzea.
INDEUS Euskarazko Wikipedian. Aste honetatik aurrera Indeus, Industriaren Euskal Plataformaren edukiak euskarazko Wikipedian ikusi eta aurkitu daitezke. Indeusekin batera, Industria Berriaren SPRI Hiztegiak eta IndeusBerri buletin honek ere atal propioak dituzte enziklopedia askean. Hau da euskarazko Wikipedia hobetzeko eta gero ta eduki gehiagoz janzteko Spritik egindako ekarpena.
BIELE GROUP “Indeus Elkarrizketak” solasaldian. Maider Aizpuru, Biele Groupeko Kalitate arduradunari egindako elkarrizketan, Urrestillan kokatutako enpresa hobeto ezagutzeko aukera izango dugu, euren lana, langileak, bezeroak… Hizkuntzen kudeaketan duten esperientziaz ere hitz egin dugu Maiderregaz, duela 15 urte baino gehiago hasi baitziren enpresan hizkuntza politika arautzen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?