2019. urtean sortu zen BRTA, Basque Research & Technology Alliance enpresen lehiakortasuna hobetzeko eta gizarte berritzaileagoa lortzeko. Erakundearen zuzendari nagusi Rikardo Buenok esan digunez “bi helburu dauzkagu, alde batetik zentroek duten betebeharra, hau da, teknologian oinarritutako soluzioak enpresa mundura hobeto zabaltzea, hobeto iristea, transferentzi hori hobeto egitea. Eta bestetik zentroen arteko elkarlana sustatzea”
Lantokietara talentua erakartzeko borrokan euskara erabakigarria izan daitekeela azpimarratu du BRTAren zuzendari nagusiak: “Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, nik uste dut horrek ere enpresa erakargarriagoa egingo duela.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?