Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 21ean amaituko da
Eusko Jaurlaritzak Gauzatu Industria Programako laguntzak ireki ditu. Horien gastua 28 milioi eurokoa izango da. Helburua da oinarri teknologikoko eta/edo berritzaileko ETEak sortzea eta garatzea bultzatzea. Eskaerak martxoaren 21a baino lehen aurkeztu beharko dira
Laguntzak inbertsioaren % 35era arteko laguntza itzulgarriak dira, eta gehieneko zenbatekoa 200.000 eurokoa izango da sortutako enplegu bakoitzeko edo 150.000 eurokoa hasierako plantilla mantentzeko. Laguntza horiek bost urtez itzuli beharko dira, eta ezingo dute enpresa bakoitzeko1.500.000 euro baino gehiagokoak izan.
Laguntza honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, SPRI Taldearen bidez, 500 enplegu sortuko dituen 100 milioi euroko inbertsioa bultzatu nahi du
2000tik 2023ra arte, Gauzatu Industria programara bideratutako 649 milioiei esker, oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea duten ETE-ek 2.725 milioi euro inbertitu eta 17.695 lanpostu sortu dituzte. Azken lau urteotan, egindako inbertsioa 112 miloi eurokoa izan da eta horrek 480 milioi euroko balioa duten inbertsioak bultzatu eta 2.762 enplegu sortu ditu. Iazko datuei bakarrik erreparatzen badiegu, laguntzara bideratutako 28 milioi euroko zenbatekoak 178 milioi euroko enpresa-inbertsioa eta 569 lanpostu sortu zituela ondorioztatuko dugu.
Diruz lagun daitezkeen inbertsio horiek ezin dute urtarrilaren 1 aurretik abiarazitakoak izan, eta inbertsioak hasi ziren unetik zenbatzen hasi eta gehienez 24 hilabeteko epean gauzatu ahal izango dira.
Laguntzak enplegua sortzeko edo mantentzeko inbertsioetara bidera daitezke. Honako hauek dira adibide batzuk:
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak enpresa txiki eta ertainei laguntzeko konpromisoa du eta, bereziki, finantzaketa eskuratzen laguntzeko konpromisoa. Finantzaketa hori, faktore bakarra ez izan arren, baldintzatzailea da ETE-ek hazteko eta beren lehiakortasuna hobetzeko jarduerak eta oinarri teknologiko eta/edo berritzaileko proiektuak abian jartzeko aukera izan dezaten.
Gauzatu Industria programa 2020-2024ko Gobernu Programaren konpromisoekin bat dator eta, zehazki, “ekonomia eta enplegua suspertzea” du ardatz nagusi. Horren helburua da ekonomia suspertzea, enplegua berreskuratzea eta kalitatea hobetzea. Industria aurreratuan, inbertsioan, berrikuntzan eta nazioartekotzean oinarritutako estrategia da, Euskadi industria eta teknologia mailako erreferente bihurtzeko.
Gauzatu Industria programa enpresa txiki eta ertainei (ETEak) zuzenduta dago, baldin eta produktu-prozesu industrialarekin zerikusia duten erauzketako, eraldaketako, produkzioko eta industriarekin lotutako zerbitzuen ezaugarriak betetzen badituzte, eta oinarri teknologiko eta/edo berritzailea badute, bai eta jarduera nagusitzat IT/OT (Information Technology / Operational Technology) inguruneetarako zibererasoen aurkako babes-sistemak bateratzea eta integratzea dutenak ere (Segurtasuneko Euskal Zentroaren -BCSC- zibersegurtasun-katalogoan erregistratuta daudenak).
Laguntza horien helburuetarako, enpresa txiki eta ertainak (ETEak) izango dira 250 langile baino gutxiago dituzten eta urtean 50 miloi euroko negozio-bolumena gainditzen ez duten enpresak edo urteko balantze orokorra 43 miloi eurokoa baino handiagoa ez dutenak.
Programa honen baldintzetako bat da hasierako plantillari eta sortutako enpleguari gutxienez hiru urtez eutsi beharko zaiola enpresa onuradunean, enplegua sortzen denetik edo denbora-muga amaitzen denetik zenbatzen hasita (luzapenak barne).
Ezinbestekoa da diruz lagundutako proiektuek Euskadiko beren lan-zentroetan inpaktua izatea, horietan enplegua mantenduz edo handituz.
Eskaerak norgehiagokako irizpideen arabera eta enpresa bakoitzaren oinarri teknologikoa eta/edo berritzailea kontuan hartuta emango dira. Horrela, enpresak lan egiten duen sektorea aztertuko da, eta teknologia maila handia dutenak lehenetsiko dira, hala nola Energia, Fabrikazio Aurreratua eta Biozientzia edo Bioosasuna. Gainera, kontuan hartuko dira berrikuntza teknologikoan eta I+G+b arloan inbertitutako baliabideak eta ezagutza horiek merkatuan barneratuko diren prozesu edo produktu berrietara transferitzeko gaitasuna.
Gauzatu Industria 2024 programako aurrerakinetara sartu ahal izateko, osatu zure eskaera martxoaren 21a baino lehen. Eskatu hemen!
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?