Tecnaliak BDIHren bitartez euskal enpresei hauts-ohe prozesuen garapena eskaintzen die. Material metalikoz, zeramikoz edo konposatuz egindako hainbat forma eta gainazaleko akabera handiko piezak zuzenean fabrikatzea dute helburu.
Aktibo honen bitartez, enpresek Binder Jetting teknologiaren bidez era guztietako zerbitzuak eman ditzakete, hala nola, bideragarritasun analisia, osagai eta material konposatu berrien garapena eta prototipoen fabrikazioa. Aktibo honen azken zerbitzua nabarmentzea garrantzitsua da, prestakuntzarena hain zuzen ere.
Deguisa-k aktibo hau lehengai erregogorretarako fabrikazio gehigarriko metodo egokienak ikertzeko erabili du. Deguisa 1966an sortu zen enpresa da, ingeniaritzan, diseinuan eta estaldura eta errekuntza- eta kontrol-ekipoen fabrikazioan diharduena. 1974tik planta bat du Amurrion eta Tecnaliaren aktiboaren bitartez bere merkatua handitu ahal izan du, geometria konplexuko piezak eta serie laburrak zuzenean ekoizteko gai izan delako, erregogor tradizionalek eskaintzen dituzten propietateak bermatzen dituzten materialak erabiliz. Era berean, Tecnaliak pieza erregogorrak 3D inprimatzeko teknologia eta material egokiak definitzen lagundu zien, zeramika aurreratuak fabrikatzeko atea irekiz.
Ezin duzu galdu Deguisa-ren bideoa, non Kalitatezko, Ingeniaritzako eta Erosketen arduraduna den Nerea Alijartek erabilera kasu honi buruzko xehetasun guztiak eta lortutako onurak azaltzen dituen.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?