Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 17 maiatza, 2022 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi Start up

SPRIk Mondragon Unibertsitateak antolatutako data analytics eta kudeaketa arloetako lanaren etorkizunari buruzko jardunaldi batean parte hartu du

Helburua da sare kolaboratibo bat martxan jartzea lurraldeko enpresen talentuaren plangintza estrategikoan laguntzeko

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Aitor Urzelaik Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintza Fakultateak Bilbon antolatutako jardunaldi batean parte hartu du, etorkizun hurbilak data analytics eta kudeaketa arloetan dakartzan erronka berriak partekatzeko.  Hogeita hamar enpresa baino gehiagok parte hartu dute ekitaldian, zeinetan zaintza aktibo bat abiarazi baita, ingurune soziolaboral berri honetan talentuaren plangintza estrategikoan eragina duten faktoreak identifikatzeko.

Jardunaldia Bilbao as Fabrik espazioan egin da, eta bertan izan dira orobat Lander Beloki, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateko dekanoa, zeinak ekosistema kolaboratiboei buruzko hitzaldi bat eman baitu; Mikel Mesonero, Fakultateko  Talentuaren Garapen eta Kudeaketako koordinatzailea, junior eta senior talentuak bultzatzearen garrantziaz hitz egin duena; Eduardo Castellano, Enpresagintza Fakultateko Ikerketa eta Transferentziako koordinatzailea, zeinak hizpide hartu baitu ikerketa eta berrikuntzaren garrantzia eraldaketa bultzatzeko enpresetan; Aitor Lizartza, Fakultateko Ekintzailetzako koordinatzailea, unibertsitateko ekintzailetzako ekosistemez mintzatu dena; eta Joan Clotet, etorkizuneko talentuari buruz mintzatu dena.

Jardunaldi honen bidez, Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak ezagutzera eman du enpresei data analytics eta kudeaketa arloetako talentuaren plangintza estrategikoan laguntzeko eskaintzen duen zerbitzua. Fakultateak hiru arlo nagusitan garatzen du zerbitzu hori:

  • Talentu gaztea atzematea
  • Enpresa barruko senior talentuaren eraldaketarako laguntza
  • Berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetzako proiektuen garapena

Mondragon Unibertsitateko Enpresagintza Fakultateak 550 “learning companies” enpresa baino gehiagorekin kolaboratzen du junior talentua bultzatzeko. 700dik gora ikaslek enpresa horietan egiten dituzte urtero euren praktika dualak eta gradu zein master amaierako lanak.

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 22 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 15 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Zaindari 14 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Zaindarik guraso-kontrol eraginkor eta erraza proposatzen die familiei
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 8 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak