Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 20 maiatza, 2022 Ekintzailetza Eraldaketa digitala Up Euskadi Start up

Magnet: “gure plataformak aukera ematen du etorkizunean iraungo duten produktu digitalak eraikitzeko”

Open Source, Clojure kodea eta Clojurescript teknologiek, besteak beste, osatzen dute Gipuzkoako kooperatibaren plataforma, bezeroei irtenbide digital propioak, eskalagarriak eta mantentzeko errazak eskaintzeko.

Digitalizazioak produktu eta negozio-eredu berriak sortzeko beharra sortu du. Hala ere, proiektu digital berri horiei ekitea batzuetan garestia eta konplexua izaten da, bai ekonomikoki, bai denborei dagokienez. Magnet, hain zuzen ere, ideiaren eta azken produktuaren arteko amildegi hori konpontzeko sortu zen. Teknologiarekiko eta sormenarekiko pasioa duten informatikari, ingeniari, diseinatzaile eta aholkulari talde batekin, Oñatiko (Gipuzkoa) kooperatibak plataforma teknologiko modular bat garatu du bezeroari irtenbide eskalagarri, eraginkor eta malguak azkarrago eta fidagarriago eraikitzen laguntzeko.

“Gure plataformak erabiltzaileen kudeaketarako funtzionaltasunak, pribatutasuna eta segurtasuna, monitorizazioa, zerbitzuen API, nazioartekotzea eta datu-base aldaezinak biltzen ditu, besteak beste. Horrela, zerotik hasi beharrean, zure ezaugarriak eta funtzionalitateak oinarri sendo baten gainean eraiki ditzakezu, beharrezkoa den heinean sortuz, zabalduz edo aldatuz”, azaldu du Asier Galdos Magneteko CEOak. Hau da, plataformak azpiegitura hedatzea automatizatzen du. Galdosen arabera, “azpiegitura hori 2 minutu baino gutxiagoan sor daiteke abio-script bat erabiliz”, erabiltzailea negozioaz arduratu ahal izateko eta merkaturatzeko epea murrizteko.

Azkartasun hori, ordea, ez da kooperatibaren osagai bereizle bakarra; izan ere, irtenbidea, enpresatik esaten duten bezala, ‘etorkizunean irauteko egina’ da. “Horrekin esan nahi dugu garapenak zor tekniko murriztua duela, hau da, bateragarria da bai aurreko bertsioekin, bai etorkizunekoekin. Hori lortzeko Clojure kodean oinarritzen gara, hodeian edo tokiko azpiegituran hainbat aplikazio eraikitzea ahalbidetzen duen kode dinamikoa. Duela hamar urteko kodea ez litzateke gaur egun hautsi behar, eta orain ezarritakoak ere hamarkada bat barru funtzionatu beharko luke”, Magneteko CEOak argitu duenez.

Kodeaz gain, Open Source teknologian ere oinarritzen da irtenbidea. “Hori da gure plataformaren beste indarguneetako bat, bezeroak garatutako produktuaren kontrol osoa duela esan nahi baitu. Teknologia horri eta estandar irekiei esker, bezeroak MPL lizentzia eskuratu dezake (merkataritza-lizentziekin eta jabeekin bateragarria) eta, beraz, bere azken produktuaren jabea izan”, azpimarratu du Galdosek.

‘Boutique’ aholkularitza teknologikoa

Kooperatibak hainbat sektoretarako egindako proiektuen zerrenda luzea du atzean, betiere oso selektiboa izanik lan egiten duen bezero-mota erabakitzerako orduan. “Geure burua ‘boutique’ aholkularitza teknologiko gisa aipatzea gustatzen zaigu, nahiko selektiboak baikara proiektuak onartzeko orduan. Bezeroarekin ondo egokitzea gustatzen zaigu, gure balioekin bat datorrela sentitzea”, zehaztu du Asier Galdosek.

Duela gutxi ScrapAd startup-erako proiektu bat amaitu du. Birzikla daitezkeen materialen marketplace bat da, iazko irailean milioi bat euroko finantzaketa-erronda itxi zuena nazioartean hedatzea bultzatzeko. “Proiektu honetan marketplace oso bat eraikitzeko aukera izan dugu, denbora errealean txat, jakinarazpen, ordainketa, logistika eta back office baten bidez integratutako negoziazioarekin”, azaldu du Magneteko CEOak.

Orain, kooperatiba oñatiarra hainbat proiektutan murgilduta dago: itsas hondakin plastikoei buruzko plataforma digital batean, Holandako fundazio baterako; IoT proiektu batzuetan; ahots/bideo komunikazioetan eta Afrikako malariaren aurkako proiektu batean, besteak beste. “Gure plataformak, eboluzionatzen jarraitzen duenak, eta Clojure ekosistemak anbizio handiko proiektuak egiteko aukera ematen digu, talde txiki samar batekin”, amaitu du Galdosek.

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.

Lotutako albisteak

GLO910 13 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Elkarrizketa ‘glo910’-eko Ixone Elosegui eta Miren García-Chazarrari
Irakurri gehiago
José Luis López de Ciordia. Urberri 16 urria, 2024 Ekintzailetza
Zure negozioaren webguneak Interneten arrakasta izateko behar duen guztia eskaintzen dizu UrBerrik
Irakurri gehiago
Jorge García Betanzos, CEO de RUNNEA 11 iraila, 2024 Azpiegiturak
Runneak bere 10. urteurrena ospatuko du eta Awin Power 100ean aitortua izan da
Irakurri gehiago
25 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Vrainhax: “Min iraunkorra duten pazienteak tratatzen ditugu, haien bizi-kalitatea errealitate birtualaren bidez hobetzeko”
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak