Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 26 maiatza, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea BasqueTrade & Investment

Goierri Valley: “Eskualdeko industria-eraldaketaren buru izan nahi dugu ezagutza eta berrikuntza partekatuz”

2017an sortu zen Gipuzkoako Goierri eskualdeko metalmekanika sektoreko 75 enpresa inguru biltzen dituen elkartea, eta “mundu mailako sektore estrategikoetan” egotea du helburu. Josean Guerra eta Iker Galparsoro elkarteko presidente eta zuzendari nagusiak “munduko industria-partner osoena”-ren helburuak eta ibilbidea azaldu dituzte.
Josean Guerra eta Iker Galparsoro, Goierri Valleyko presidentea eta zuzendari nagusia

“Munduko industria-partner konpletoena gara”, hala definitzen dute Josean Guerra, Goierri Valleyko presidenteak eta Iker Galparosorok, zuzendari nagusiak. 2017an sortu zen taldea. Metalmekanika sektoreko 33 enpresarekin hasi eta Goierriko 75 bazkide inguru ditu dagoeneko. “Eskualdeko eraldaketa industrialaren motorra izatea” du helburu, azaldu dutenez.

Bazkideen artean, Goierri Valleyk sektoreko hainbat enpresa lider industrial ditu: CAF, Irizar, AMPO, Orkli, Hine edo GH. Enpresa traktore hauentzako lanean ari diren enpresa txiki eta ertain industrialak ere. Beraz, “sektore horretako enplegu- eta jarduera-kontzentrazio handiaz ari gara, eta, horri esker, gure eskualdeak EAEko langabezia-indizerik txikienetako bat dauka” dio zuzendari nagusiak.

Bost urte hauetan, elkarteak enpresen parte-hartzea sustatzeko eta enpresa txiki eta ertainak indartzera bideratutako hainbat proiektu garatzeko lan egin du. “Enpresen estrategiak, pertsonen parte-hartzea, dibertsifikazioa, digitalizazioa, nazioartekotzea eta abar ezagutzera eta garatzera bideratutako proiektuak”, zehaztu du Galparsorok.

Goierri Valleyren beste helburuetako bat “industria-mailako harremana pertsonen arteko harremanera” eramatea da, Josean Guerrak azaltzen duenez. Eta hausnarketa estrategiko baten ondoren “formula arrakastatsua izan dela ikusita”, hurrengo urratsa kanporantz salto egitea dela ziurtatzen du. Ildo horretan, Goierri Valleyko presidentearen ustez, “Eskualde eta elkarte berritzailea izanik, mundu mailako sektore estrategikoen foro guztietan gure elkartearekiko lankidetza interesgarria ikusten duten erakunde pribatu edo publikoekin egoteko” unea da.

 

Euskal enpresen nazioarteko proiektuak bultzatzea da SPRI Taldearen helburuetako bat; izan ere, Basque Trade and Investment Nazioartekotzeko Euskal Agentziaren bidez, leihatila bakarraren bidez bere baliabide eta laguntza guztiak jartzen ditu enpresen eskura, adibidez Elkartu, Gauzatu edo BEINT eta Global Training Bekak.

Lotutako albisteak

23 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Iñigo Alonso: “Urtero, mundu osoan produzitzen ditugun elikagai guztien heren bat alferrik galtzen da”.
Irakurri gehiago
17 urria, 2023 Basque Trade & Investment
Worldpats: “Gure helburua da atzerrira lan egitera doan langilea ahalik eta azkarren produktiboa izatea, beste kontu batzuez arduratu gabe”
Irakurri gehiago
21 iraila, 2023 Basque Trade & Investment
Lontana Group: 75 urte industriaren garapen jasangarria bultzatzen
Irakurri gehiago
5 ekaina, 2023 Basque Trade & Investment
Ventipet: “Biriketako aireztapena ebaluatzeko erreferentziazko estandar berria izatea da helburua”
Irakurri gehiago
23 maiatza, 2023 Basque Trade & Investment
La Nave enpresaren farolak Asia eta Afrikako merkatuetaraino iritsi dira
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak