Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak zuzendu zuen kluster politikei buruzko “TCI Cluster Policy Workshop: Framing the next-generation of cluster policies and programmes” nazioarteko tailerra. SPRIk antolatutako topaketa hori Bilbon egin zen joan den astean, eta bertan elkartu zen Europako kluster politiken eta berrikuntzako ekosistemen arloetako profesional eta antolakundeen sare globala.
Ekitaldian zehar, kluster politiken arloko Europako hogeita hamar bat adituk hizpide hartu zituzten “Europako hainbat herrialdetan kluster politikak garatu eta inplementatzean ikasitako irakasgaiak, eta mahai gainean jarri zuten kluster dinamizatzaileen (ODC) zeregina trantsizio berde eta digitalaren hedapen eta azelerazioan”.
Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendari Leyre Madariagak ongi-etorria eman zien bertaratuei, eta Euskadiren kluster esperientzia, Europan aitzindaria dena, partekatu zuen Danimarka, Hungaria, Irlanda, Norvegia, Erresuma Batu, Txekiar Errepublika, Suedia eta Kanadatik etorritako kluster arloko aditu eta profesionalekin. Aipatzekoa da Euskadiko kongresu honetan TCI-Network-en ordezkaritzako buru aritu dela erakundeko presidentea bera, Merete Daniel Nielsen (Cluster Excellence Denmark erakundearen fundatzaileetako bat eta zuzendaria).
Bileran landu den beste gai bat izan da kluster programa berri eta helduek dituzten erronkak. Testuinguru horretan, Austria Behea, Katalunia eta Danimarkarekin batera garatutako Clusters Innovation Programme – CLIP proiektuaren koordinatzaileek, hots, Irlanda eta Hungariako ordezkariek bertaratutako guztiekin partekatu zituzten egungo erronken inguruan atera dituzten ondorio nagusiak, 8 multzotan sailkatu dituztenak: inplementazioaren eboluzioa/iraultza, maila anitzeko/maila bakarreko kluster programak, kluster erakundeen portfolioaren eraldaketa, club versus crowd, joera berriak atzematen, GJHen harremana politikekin, kluster politikek gizartean duten ikusgarritasuna eta inpaktua, eta azkenik, gobernantza.
Klusterrei buruzko eztabaidetan azaleratu ziren erronken eta etorkizuneko joeren artean aipagarria da erronka sozialek duten garrantzi gero eta handiagoa, horri buruzko aurkezpenak egin zituztelarik ORKESTRA eta TCI-Network erakundeek.
Kongresuari buru emateko, “TCI inpaktu-gidaliburua (TCI IMPACT GUIDE)” aurkeztu zen, hots, proiektu kolaboratibo bat, helburutzat duena egoki ikusarazi eta komunikatzea kluster politiken inpaktua, eta lankidetza bultzatzea berrikuntzako ekosistemen arloan.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?