Energia ozeanikoari buruzko nazioarteko kongresuak mila pertsona inguru batuko ditu aurten Donostiako Kursaal aretoan. Ekitaldi horrek energia ozeanikoaren arloko hainbat profesional eta erabakiak hartzen dituzten mundu osoko pertsonak elkartuko ditu Donostian urriaren 18tik 20ra.
International Ocean Conference on Ocean Energy (ICOE) ekitaldiak eta urteroko Ocean Energy Europe’s (OEE) erakusketak 100 hizlari bilduko dituzte eta, aurreikuspenen arabera, enpresen arteko 150 bilera egingo dira.
Antolatzaileek (Energiaren Euskal Klusterra eta Ocean Energy Europe) aukera paregabea eskainiko dute sektoreak bere arrakastak aurkeztu ditzan, eta harremanak eta negozioak egin ditzan.
Gainera, jardunaldi telematiko bat antolatu dute datorren ekainaren 10erako (izena emateko epea zabalik dago) ekitaldian parte hartu nahi dutenentzat, aukera izan dezaten kongresuan eskainiko diren aukerak ezagutzeko edo euren erakusketaren azalera handitzeko.
Donostian egingo den nazioarteko konferentzia hau parada bikaina da finantzaketa nahiz inbertsiorako aukerak identifikatzeko, eta produktu eta zerbitzu berrienak aurkezteko.
Kongresua Euskadin egiteak indartu egiten du Euskadik energia ozeanikoaren munduko gune nagusien artean duen posizioa. Gaur egun, Euskadik olatuen energia arloko jarduera berritzaile handia garatzen du, besteak beste Armintzan (Bizkaia) kokatutako Bimep entsegu-zentroan eta eskualde zein Europa mailako ekimen estrategikoetan lanean dabiltzan 50etik gora enpresatan.
Energiaren Euskal Klusterrak ekimen horiek bultzatzen ditu Wave Energía Basque Country markaren bitartez, zeinak bere baitan biltzen baititu euren negozio-helburuak arlo horretara bideratu dituzten euskal enpresa garrantzitsuenak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?