Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 maiatza, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilur-ek eta “Industrialdeak” sozietateek euren 40 urteko esperientzia partekatu dute hirietako zerbitzu publikoak hobetu eta eraldatzeko Planean

Topaketa honetan Plan Zuzentzaile berria eta bi urteetarako aurreikusitako ekintza-programaren aurrerapena aurkeztu dira
Parte-hartzaileak "Zerbitzu Publikoen zeregina Hirien Eraldaketa Digitalean" jardunaldian

Sprilur-ek eta lau “Industrialdeak” sozietatek (Ibaizabal Behekaldeko Industrialdea, Beterri Kostako Industrialdea, Bidasoa Oarsoko Industrialdea eta Urolako Industrialdea) ELIGE Sarearen (Interes Orokorreko Enpresen Estatuko Elkartea) batzar nagusian parte hartu dute, eurak ere elkarteko kide direlako (Sprilur bokala da) Estatuko beste 50 erakunde publikorekin batera.

Enpresa publikoek kalitatea eta etengabeko hobekuntza dute helburu, gizartearen premiei egokitutako konponbideak eskaintzeko. Zentzu horretan, Sprilur Taldeak bertaratutako erakunde eta enpresa publiko batzuekin partekatu ditu erakunde arteko kudeaketan eta kudeaketa kolaboratiboan lau hamarkada hauetan bildu dituen esperientzia eta jardunbide egokiak.

Sevillako topaketa honetan orain arte garatutako jarduera garrantzitsuenak aurkeztu dira, eta horien artean bereziki aipagarria da Plan Zuzentzaile berria, datozen bi urteetarako aurreikusitako ekintza-programaren aurrerapena dena. Plan honek hainbat zutabe barne hartzen ditu: tokiko zerbitzuak defendatzea enpresa publikoen bitartez, herri eta hirietako elementu garrantzitsu bezala; giza kapitalaren aldeko apustua; konponbide berritzaileak modu proaktiboan bilatzea etengabe hobetzen jarraitzeko; eta etengabeko lankidetza sustatzea herritar eta erabiltzaileei zuzendutako zerbitzuetan inplikatuta dauden erakunde publiko eta pribatuen artean. Elkarteak jarduerari buruz aurkeztu dituen adierazleek erakusten dute areagotu egin direla Sareko bazkideei nahiz jomuga publikoari zuzendutako hedapen, komunikazio eta prestakuntza ekintzak. Informazioaren zabalkunderako ekintzak %41 hazi dira, prestakuntza-eskaintzak % 18ko igoera izan du, eta hazkundea esponentziala izan da baita ere komunikabide digitaletan.

2022 eta 2023rako aurreikusitako ekintzen artean, Planaren helburua da jardunbide egokiak indartzea, prestakuntza ematea, esperientziak partekatzea eta prestakuntzarako zein erabiltzaileekin elkarreragiteko kanal berriak sortzea. 2023ko otsailean topaketa garrantzitsu bat egingo da, zeinetan hizpide hartuko baitira Espazioak, Hiria eta Zerbitzua bezalako kontzeptuak etengabe aldatzen ari diren hiriez eztabaidatzeko.

Batzar hau maiatzaren 25 eta 26ko jardunaldien barruan kokatu da, zeintzuen ardatz nagusia izan baita “Zerbitzu Publikoen zeregina Hirien Eraldaketa Digitalean”. Hala, hizpide hartu dira hiriek dituzten premiak eta zerbitzu gabeziak, eta hemendik aurrera jasango duten eraldaketa. Ezinbestekoa izango da hiriguneek eraldaketa digitaleranzko bidea urratzea, beti ere kontuan hartuta mugikortasuna, azpiegitura sektorialak eta telekomunikazioak. Funtsean, hiritarrei konponbideak eskaini behar zaizkie bizikidetza-inguruneetan, Smart cities edo hiri adimendunen kontzeptu berriaren barruan.

Sprilur-ek, bere Plan Estrategikoa oinarritzat harturik eta enpresentzako lurzoruaren sustapenean Euskadiko erreferentziazko eragile den aldetik, bere jarduera-ardatz bezala finkatu du modu koordinatuan kolaboratzea ekosistemako beste eragile batzuekin, proiektuak adosteko, erronka komunei erantzuteko eta lehiakortasun globala hobetzeko.

Sprilur Ihoberekin, Ura agentziarekin, Ingurumen Sailarekin eta departamendu sektorialekin kolaboratzen eta kooperatzen ari da interes estrategikoko proiektuetan, eta horrek asko erraztu du egin beharreko lana, gainera, aurreikusitako erronkak eta helburuak gainditzea lortu da.

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Azpiegiturak
Eibarrek 9.625 metro karratuko hirugarren sektorerako eraikin berria izango du Erisonon urtea amaitu baino lehen
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 25 urria, 2024 Azpiegiturak
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
koldo iturriagagoitia eckoing 23 urria, 2024 Azpiegiturak
Eckoing bizkaitarrak hazkunde bidean dauden enpresei Asiako merkatuetarako sartzen lagunduko die
Irakurri gehiago
23 urria, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko Adimen Artifizialaren lehen diagnostikoak nazioarteko AAren arloan erreferentzia bilakatzeko duen potentziala egiaztatu du
Irakurri gehiago
22 urria, 2024 Azpiegiturak
Peddinghausek produzitzeko denborak lau aldiz gutxitzeko gaitasuna duen eta erabat digitalizatuta dagoen makina-erreminta eskaintzen du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak