Iñigo Arrieta, EIKA kooperatibaren presidentearekin hitz egin dugu Indeus Elkarrizketak ekimenaren barruan eta honi esker jakin dugu zer nolako presentzia duen munduan Eikako produktuak: “Gaur egun, esan daigun gure produktu izarra bitrozeramikazko fokuak direla. Bitrozeramikako edozein sukalde-gain zabalduko bagenu munduko edozein tokitan, %50eko aukera izango genuke osagaiak Eikakoak izateko.”
Euskararen erabilera eta hedapenari buruz, Eikako presidenteak argi ikusten du zeintzuk diren betebeharrak: “Egin behar duguna da apustu bat arlo sozioekonomikoan. Enpresetan be bultzakada bat emon beharko diogu euskarari, gure gazteek euskaraz lan egiteko aukera izan dezaten. Gehienak euskaraz bizi dira, baina gero enpresetara joaten garenean jotzen dogu erderara. Erakutsi behar dogu posible dala euskaraz lan egitea, euskaraz bizitzea.”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?