Imanol Iparragirre, ELAYko Eraldaketa Digitalaren arlokoak ireki dizkigu enpresaren ateak Indeus Elkarrizketak egitasmoko solasaldi hau egiteko eta Elay hobeto ezagutzeko. Euren jarduera esparrua automobilgintza izan arren, duela urte batzuk izandako erronka erraldoia kontatu digu: “Bere garaian egon zan proiektu europar bat, 27 kilometroko tunel erraldoi bat egiteko, partikulen azeleragailu bat eta hor guk parte hartu genuen bezero aleman baten eskutik; tutuek 27 kilometro horietan loturak dituzte eta lotura horretarako konjuntoa egin genuen guk, 7 milioi pieza”.
ELAY Bideari buruz galdetuta “Zein da ELAYk munduari begira egin nahi duen bidea? Hor sartu dugu gure hizkuntza, euskara, gure kultura, gure baloreak, gure territorioa, gure pertsonak…” esan digu Imanolek eta gaineratu “lortzen baldin baduzu ondo txertatuta egotea zure inguruan ta zure hizkuntzan ta zure baloreetan, horrek ere bai balio erantsi bat ematen diola enpresari”
Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?