Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 10 ekaina, 2022 Berrikuntza Up Euskadi BIND Start up

BIND 4.0k 4.0 Industriaren 30 arrakasta kasu baino gehiago aurkeztuko ditu DEMO DAY 2022 ekitaldi presentzialean

BIND 4.0 industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataformak datorren uztailaren 7an egingo du urteko DEMO DAY 2022 ekitaldia, pandemiaren ondoren lehenengo aldiz aurrez aurre, Bilboko Euskalduna Jauregian.

BIND 4.0 DEMO DAY 2022 ekitaldian 4.0 Industriako 30 bat proiektu disruptibo aurkeztuko dira, startupek eta sektoreko enpresa handiek elkarlanean garatu dituztenak industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren, elikaduraren eta osasunaren arloetan. Sektorearen erreferentziako berrikuntza-ekitaldietako bat da, eta aurrez aurre elkartuko ditu industriako eragile nagusiak, horien artean, enpresa lider handiak, startupak, enpresa teknologikoak eta berrikuntzaren arloko adituak. Bertan izango dira ekimena babesten duten erakunde publiko nagusien ordezkariak ere, networkinga sortzeko eta azken-azkeneko joera teknologikoak ezagutzeko.  

BIND 4.0 programa 4.0 Industriako ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioarteko erreferentziako programa bihurtu da. Programa 2016an abian jarri zenetik 160 startup baino gehiago azeleratu dira eta 240 proiektu baino gehiago garatu dira, eta 7 milioi eurotik gorako fakturazioa gainditu da. 

Ekitaldian lehen mailako speaker bat, SalvaRock izango da, eta hitzaldi inspiratzaile bat emango du berak “Music Thinking for Business People” deitzen duenaren esparruan. Rock erritmoan emango duen hitzaldian Demo Day 2022 ekitaldiko parte-hartzaileentzako ideia berriak botako ditu. Gero BIND 4.0 proiektuen aurkezpenak egingo dituzte, eta hainbat teknologia, hala nola adimen artifiziala, IoT, big data, errealitate birtuala, errealitate handitua, robotika edo nanoteknologia industria ezberdinetako Euskadiko enpresa liderretan nola ezartzen diren jakin ahal izango da. 

The Best of BIND 4.0:

BIND 4.0 programako arrakasta-kasuak aurkezpen ezberdinen bidez azalduko dituzte horiek garatu dituzten startupek eta BIND 4.0ko trakzio-enpresa handiek; besteak beste, hauek dira: Sidenor, Arteche, Petronor, CIE Automotive, Mercedes-Benz, Eroski, DanoBatGroup, Ramondin, Tubos Reunidos, Uvesco, EDP, Angulas Aguinaga, Arteche, Artadi, Sarralle, Keralty, Ingeteam, Ulma, Obe Hettich, Osakidetza, RPK, Coca-Cola Europacific Partners, ITP Aero eta Iberdrola.

4.0 Industriako startup erakusketariak DEMO DAY 2022

Ekitaldian erakusketa-eremu fisiko handi bat ere izango da, BIND 4.0 programaren seigarren edizioan parte hartu duten 25 startupek baino gehiagok euren azken berrikuntza teknologikoak erakusteko. Hauek dira euren berrikuntzak erakutsiko dituzten startupak:

Ancora, Arctic Sea, Bechained, Cooling Photonics, Deep Detection, Donomotics, EPowerlabs, Faradaic, Fuvex, Glucovibes, Heuristik, ImagoAI Inc, Ingeniería y control Merasys, Innosep, Ipartic Consulting, Kaytek Digital Business, Legit.Health, Less Industries, Metis Labs, Nabla Vision SL, Nazca Ingeniería, Nymiz Software Company, Oreka Interactive, Recircular, Steering Machines, Trak, ViveLab Ergo.

Erakundeen ordezkaritza eta zazpigarren edizioa

DEMO DAY 2022 ekitaldian izango den erakunde-ordezkaritzari dagokionez, ekitaldia goizeko 9ak aldera hasiko da Jack Vincent zeremonia-maisu eta enpresariaren aurkezpenarekin. Honek Estíbaliz Hernáez Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko sailburuordeari emango dio hitza, eta sailburuordeak emango dio hasiera ekitaldiari ongietorri bero batekin. Jarraian, Aitor Urzelai, SPRI Taldearen zuzendari nagusiak sei urteetan berrikuntza irekiko plataformak izan duen bilakaeraz hitz egingo du, eta goizeko ia azken orduan Leyre Madariaga Eraldaketa Digitalaren eta Ekintzailetzaren zuzendariak BIND 4.0 programaren zazpigarren edizioko berrikuntzak azalduko ditu eta berrikuntzako plataformaren startupentzako deialdi berria irekiko du. Edizio berri honen inaugurazio ofizialaren ostean, topaketa 14:00ak aldera amaituko da. 

Zergatik parte hartu BIND 4.0ren DEMO DAY honetan?

Aurrez aurreko topaketa hau industriako berrikuntzaren eta ekintzailetzaren ekosistemarekin konektatzeko aukera aparta da. Alde batetik, enpresek zuzenean ezagutu ditzakete startupen eta enpresa liderren arteko elkarlanaren adibideak eta arrakasta-kasuak, eta, gainera, 4.0 Industriako joera eta startup berriak ere ezagutu ditzakete. Eta, beste alde batetik, topaketa saihestezina da 4.0 Industriako liderrentzat, proiektu berrien bila dabiltzan inbertsoreentzat eta azken belaunaldiko teknologietan espezializatutako startupentzat. 

AURREZ AURREKO EKITALDIA

BIND 4.0: DEMO DAY 2022

Uztailak 7 – 09.30h

Sartu erregistroan eta programan

* Eta partekatu zure esperientzia #TheBestofBIND40 hashtagarekin

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak