Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 13 ekaina, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

Etorkizuneako elikadura ardatz duen proiektu ekintzaile eta digitala da ‘ELIKER’

Zerbitzu eta produktu berriak sortzeko lankidetza-aukera berriak
ELIKER ARANTXA TAPIA

ELIKER etorkizuneko elikaduran zentratutako proiektu ekintzaile eta digitala da, Tolosako eta Tolosaldeko elikaduraren balio-kateko hainbat eragilerekin lankidetzan, enpresen lehiakortasuna hobetzeko, proiektu iraunkorrak garatzeko eta sektorearen erronkei erantzuteko helburuarekin.

Horretarako, zerbitzu eta produktu berriak sortzeko lankidetza-aukera berriak identifikatuko dira, salmenta-modu berriak eta packaging modu berriak landuko dira, elikaduraren topaketa-ekitaldi bat egingo da, azoka berezien sorrera sustatuko da eta berriak sortzea bultzatuko da, Tolosa gastronomia-hiriburu eta merkaturatze-gune estrategiko bihurtzeko.

ELIKER ARANTXA TAPIAEliker Kalitateko Elikadura Zentroaren proiektu berria aurkeztu dute gaur Tolosan sektoreko eragileen aurrean. Ekitaldian parte hartu dute Olatz Peon Ormazabal Tolosako alkateak, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Xarles Iturbe Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Azoka eta Turismo Saileko zinegotzi arduradunak eta Imanol Zubelzu ELIKER proiektuaren koordinatzaileak.

Euskadiko elikagaien balio-kateak ezaugarri bereziak ditu, gure lurraldearen dimentsioagatik, landa-hirien arteko harreman estuengatik eta ikerkuntza-garapenaren eta -berrikuntzaren arloan egindako ahalegin handiagatik. Euskadiko I+Gko inbertsioaren % 5 inguru sektore horretan egiten da.

Errealitate horren aurrean Tapiak nabarmendu duenez, “Elkarrekin lan egiteko aukera dugu, sektore hau maila guztietan egituratzeko, kate osoaren zeharkako lankidetzatik, gizarteak eskatzen dituen etorkizuneko beharrei erantzuteko. Gai izan behar dugu gizarte honek behar duen dieta pertsonalizatuari erantzuteko eta kontsumitzaileen beste eskaera batzuk asetzeko, hala nola segurtasuna, prestatzeko erraztasuna eta, gainera, kontsumitzen ditugun elikagaiak onak/bikainak eta osasungarriak izatea.

Aukera paregabea dugu produktu berriak sortzeko, eraginkorragoak eta iraunkorragoak izateko, industria-jarduera berriak sortzeko, negozio-eredu berriak sortzeko eta nazioarteko inbertsioa eta turismoa erakartzeko. “

Lotutako albisteak

Wake Up Euskadi 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Dryfing Naia Espinosa 27 abendua, 2024 Ekintzailetza
Arabako startup-a Dryfing, Expansión Start UP Sariak Ingurumen kategorian lehen saria
Irakurri gehiago
26 abendua, 2024 Ekintzailetza
Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak