Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 ekaina, 2022 Ekintzailetza Up Euskadi Start up

BDCC-k euskal kultura eta sormenaren industria bultzatzen du sektoreko eragile nagusiak biltzen dituen CM Malaga nazioarteko foroan

BDCC zazpi enpresa eta eragilerekin joango da: Basque Culinary Center, Elektrart, Donosti Frame, Jarkatza, Last Tour, We are clickers eta Virtualware
BDCC Málaga

BDCC -Basque District of Culture and Creativity- Malagara joango da sektorea sustatzera, erreferentziazko zita batean: Museo eta Kultura Erakundeen Nazioarteko Sinposioaren bigarren edizioa.

Nazioarteko foro honek irtenbide teknologikoak eta berritzaileak kulturaren arloan garatzearen alde egiten du, motor ekonomiko eta sozial gisa duen posizioa ikuspegi jasangarri eta irisgarri batetik hobetzeko. Sinergiak sortzeko eta negozio-aukera berriak sortzeko aukera bat da, eta baita euskal kultura eta sormen industria ezagutzera emateko eta posizionatzeko aukera bat ere.

BDCC izen handiko zazpi enpresa eta erakunderekin joango da ekitaldira, hots, diseinuaren, artearen, musikaldien antolaketaren, ikus-entzunezko ekoizpenaren eta komunikazioaren arloetan –besteak beste- duten lidergoagatik eta egindako ibilbideagatik aitortutako zazpi enpresa eta erakunderekin. Halaber, Foroaren agendak aurreikusten ditu Leire Ruiz de Asua Basque District of Culture and Creativity-ren (BDCC) Arduradunaren eta Ander López Basque Culinary Centerreko (BCC) Ekintzailetza Arduradunaren hitzaldiak, kultura eta sormenaren sektoreen lehiakortasunari, indartze ekonomikoari eta lidergoari buruz antolatutako aurkezpenen baitan.

BDCCren aldetik bertaratuko diren industriak

  • DONOSTI FRAME: ikus-entzunezko zerbitzuetan, 3D infografian eta bideo-marketinean espezializatutako enpresa bat da, 20 urtetik gorako esperientzia duena. Honako produktu hauek egiten ditu: bideo korporatibo eta industrialak, publizitate-spotak, elkarrizketak, publizitate-erreportajeak, mikroespazioak, produktuen bideoak, bideo tutorialak, dokumentalak, konferentziak eta streaminga. Beraren infografiek sektore industrialetako salmenten ingeniarien lana errazten dute, besteak beste sektore hauetan: automobilgintza, trenbidea, eraikuntza, uraren tratamendua, energia berriztagarriak eta makina-erreminta.
  • ELKEKTRART: diziplina anitzeko artisten estudio sortzaile eta kolektiboa, kultura erakundeei laguntzen diena teknologia emergenteekin eta mundu birtualarekin lotutako errealitate berrietara egokitzen eta bertan kokatzen. Arte digitaleko instalazio immertsiboak diseinatzen ditu, eta baita ikus-entzunezko proiektuak eta proiektu artistiko berritzaileak ere, ondarearen balioa nabarmentzeko, edo turismo kulturala bultzatzeko, argiaren, arte elektronikoen, teknologiaren eta emozioen erabilera zainduaren bitartez. Gainera, ELEKTRARTek trebakuntza-proiektutan parte hartzen du, hala nola egonaldi artistikoak ingurune teknologikoetan abiatzea, edo tokiko talentua bultzatzeko proiektuak. Orobat, ikus- eta soinu-arteen erakusketak edo jaialdiak komisariatzen ditu, inpaktu handiko beste proiektu batzuen artean.
  • JAKARTZA: NIREStream eskaintzen du, hau da, Interneten dagoen plataforma bat, enpresen eta instituzioen komunikazioa ahalbidetzen duena euren balio erantsiko ikus-entzunezko edukien bitartez, hala nola zuzeneko emanaldiak eta berariaz eskatutako bideoak (Biltzarrak, Masterclass, Webinars, Bideo-marketina, Prestakuntza, Batzarrak, Akziodunen Batzarrak, etab).NIREStreamek bere bezeroen ikus-entzunezko edukia babesten du, zuzeneko sarrera ekonomikoak ekarriz, informazioaren kudeaketa erraztuz eta erabakiak hartzera zuzendutako datu estatistikoak eskainiz. 
  • LAST TOUR: Eragile kultural eta sortzailea, esperientzia musikalak sortu eta ekoizten dituena hainbat marketarako. 15 urtetik gorako esperientzia du artistei eta jaialdi zein ekitaldi handiko eragileei laguntzen. Last Tour beti egoten da bide berriak bilatzen pertsonei eta markei balio erreala eransteko; izan ere, bere premisa da gauza sinestezinenak geratzen direla abangoardiako teknologia esperientzia musikal paregabeekin uztartzen denean, betiere pentsaera sortzailetik.
  • WE ARE CLICKERS: euskal startup bat da, machine learningeko irtenbideen diseinu, garapen eta inplementazioan espezializatua, marketin eta –commercearen alorrean. Irtenbideak eskaintzen ditu adimen artifizialaren ahalmen azkartzailearen bitartez, proiektu digital efizienteagoak diseinatu ahal izateko, marka eta negozio digitalei euren marketin-aurrekontuak optimizatzen lagunduz.
  • VIRTUALWARE: 2004an sortua, Virtualwarek teknologia immertsiboetan oinarritutako irtenbideak eskaintzen dizkie hainbat sektoretako enpresei. Baditu Fortune 500 zerrendako bezeroak, hala nola GE Hitachi, Petronas, Iberdrola, Repsol,ArcelorMittal, Danone, Johnson & Johnson, Bayer eta Merck.  Bere ekimen nagusia VIROO da, hots, “guztia batean” daukan Errealitate Birtualeko plataforma bat, EBa mugarik gabe sortzea, kudeatzea eta hedatzea ahalbidetzen duena.

BDCC logo

Lotutako albisteak

26 abendua, 2024 Ekintzailetza
Marzianosek gozoki osasungarriez gozatzeko aukera ematen du, zaporeari uko egin gabe
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 20 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
19 abendua, 2024 Ekintzailetza
BIC Bizkaiak 10. urteurrena ospatzen du 65 enpresa garatu, 500 lanpostu sortu eta 175 milioi euroko fakturazioarekin
Irakurri gehiago
POLYKEY 17 abendua, 2024 Ekintzailetza
Polykey-k soluzio polimerikoak eskaintzen ditu etorkizun jasangarriago baterako
Irakurri gehiago
Wake Up Euskadi 13 abendua, 2024 Ekintzailetza
Wake Up! Albiste ekintzaile batzuk sarean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak