Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 24 ekaina, 2022 Ingurumen-jasangarritasuna Energia

SPRIk “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu du Erroman antolatutako “International Utilities and Energy Conference” ekitaldian

Ekimen horren helburua da zero isuri garbirako trantsizioa azkartzea, energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta eraginkortasun energetikoa bultzatuz industrian
Crisinta Oyón, SPRI Taldekoa, jardunaldian.

Aste honetan egin da Erroman 30. “International Utilities and Energy Conference” ekitaldia. Ekitaldi horrek urtero biltzen ditu energia eta berrikuntzaren sektoreetako pertsona eta antolakunde garrantzitsuenak,  trantsizio energetikoaren inguruko aukerez eztabaidatzeko eta konpainietako arduradun nagusiak inspiratzeko etorkizunean egingo dituzten apustuei begira.

Cristina Oyónek, SPRI Taldeko Teknologia, Berrikuntza eta Jasangarritasuneko zuzendariak, “Deskarbonizazioranzko bideak” mahai-inguruan parte hartu du Hynet kluster industrialeko (Erresuma Batua), Alinta Energy energia konpainiako (Australia) eta Accenture enpresako ordezkariekin batera. Ekitaldi horretan, balioan jarri da kluster industrialek jokatzen duten papera deskarbonizazio-prozesua azkartzeko eta industriaren lehiakortasunari eusteko, sinergiak bilatuz eta enplegu sorkuntzarako nahiz garapen teknologikorako aukerak sortuz.

Zehazki, Cristina Oyónek “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” ekimenaren ezaugarri nagusiak azaldu ditu. Eskualde mailako ekimen horrek gonbidapena jaso du World Economic Forum erakundeak sustatutako proiektuan parte hartzeko, zeinak helburutzat baitu euskal industriaren zero isuri garbiranzko trantsizioa azkartzea, energia-kontsumoaren deskarbonizazioa eta eraginkortasun energetikoa bultzatuz industrian, eta garapen teknologikoan eta berrikuntzan oinarritutako merkatuko aukerak sortzea.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburu Arantxa Tapiak “Basque Net Zero Industrial Super Cluster” aurkeztu zuen Nazio Batuek azaroaren 3 eta 4an Glasgown Klima Aldaketari buruz egin zuten 2021 COP26 Konferentzian. Ekimen hori lehen fase bat lantzen hasi da Euskadin isuri gehien sortzen dituzten industriekin: birfindegiak, zementua, papera, siderurgia eta galdaketa.

Une honetan munduko ekonomiaren ia % 80k konpromisoa hartu duelarik zero isuri garbira iristeko, guztiz premiazkoa da behar diren urratsak ematea helburu anbiziotsu hori lortzeko, eta ezinbestekoa da eskualde industrialek, batez ere  energia kontsumo handia dutenek (eta CO2 isuri handiak kontsumo horri loturik) paper garrantzitsua jokatzea konpromiso horiek lortzeko ahaleginean.

Zentzu horretan, “International Utilities and Energy Conference” ekitaldia eszenatoki paregabea da eztabaida horretarako. Konferentziak iraun duen hiru egunetan 15 saio tematiko baino gehiago egin dira, zeintzuetan arlo (enpresa, arlo publikoa, ikerketa, etab.) eta herrialde desberdinetako 40tik gora hizlarik parte hartu baitute. Ekitaldiak aukera eman du ezagutza sakontzeko mundu mailako trantsizio energetikoarekin erlazionatutako erronka eta aukeren inguruan, eta hainbat gogoeta eta ikuspegi partekatzeko industriak maila global zein lokalean izango duen etorkizunari buruz.

Lotutako albisteak

Laukariz Ekosistema 21 Azaroa, 2024 Ekintzailetza
Ekintzailetzak, baloreak dituzten enpresak, B-Corps eta gizarte-erakundeak bilduko dira ‘Laukariz Ekongresuan’
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Vascolacek bigarren bizitza ematen dio gatzurari
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Jauregik i-DE enpresaren egoitza nagusia bisitatu du, bertako profesionalei GOIDI Valentziatik igaro ondoren hornidura berrezartzeko emandako laguntza eskertzeko
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Energia Klusterrak aurreikusten du Euskadin 6.000 enplegu baino gehiago sortuko direla 2040an sektore eoliko flotatzailean
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Ingurumen-jasangarritasuna
Mikel Jauregi sailburuak ITP Aero bisitatu du, motor aeronautiko efizienteagoen eta jasangarriagoen fabrikazioan nazioarteko liderra den euskal enpresa
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak