BIND 4.0 berrikuntza irekiko plataformak abian jarri berri du startup berritzaileentzako bere azelerazio-programaren zazpigarren deialdia, gaur goizean egin den BIND 4.0 DEMO DAY 2022 urteko ekitaldian. Bi urteren ondoren lehenbiziko aldiz aurrez aurre egin den ekitaldian seigarren edizioan parte hartu zuten startupekin eta trakzio-enpresekin garatutako 30 bat konponbide teknologiko berri aurkeztu dira. Guztiak ere sektorean planteatzen diren erronka berriei erantzuna emateko sortutako proiektuak dira, helburua izanik industria adimendunago, jasangarriago eta efizienteagoa lortzea.
Aurkeztutako proiektuen artetik, startup batzuenak nabarmendu daitezke. Horietako bat COOLING PHOTONICS da, energiaren kontsumoa murrizteko nanoteknologia erabiltzen espezializatutako Kataluniako enpresa emergentea. Hozte pasiboan oinarritutako konponbideei esker, startup hau energiaren kontsumoa murrizteko gai da, karbono emisioa zero izanda, eta horrek sistemen errendimendua areagotzen du eta kostu operatiboak murrizten ditu. Startup berritzaile honek proiektu pilotu berri bat sortu du BIND 4.0 azelerazio-programaren seigarren edizio honetan automozioan liderra den Mercedes-Benz enpresarekin elkarlanean.
Bestalde, FUVEX pertsonen bidez gidaturiko helikopteroak helmen luzeko dronekin ordezkatu nahi dituen startup bat da. Dron berri hauek %94 merkeagoak dira eta arrisku pertsonalak eta emisioak ezabatzen ditu. FuVex Europan bere maila propioan autorizazioa lortzen bakarra izan da eta inspekzioan helmen luzeko dronekin 1000km baino gehiago egin ditu hegan. Enpresa honek proiektu pilotu bat garatu du BIND 4.0 programaren barruan Iberdrola energia-enpresarekin.
Eta RECIRCULAR Bizkaiko startup bat da, eta, hondakinak lehengai gisa baliarazteko, enpresak elkarrekin harremanetan jartzeko plataforma digital bat sortu du. Horrek kostuak eta ingurumenaren gaineko eragina murrizten eta gizarte onurak sortzen laguntzen du. Enpresa honek bi proiektu pilotu sortu ditu BIND 4.0 azelerazio-programaren barruan, Mercedes-Benz eta Sidenor enpresekin batera.
Konponbide horiez gainera, BIND 4.0 programak sekulako proiektu berritzaileak sortu ditu aurreko edizioetan, enpresa lider handien laguntzaz. Horietako bat BitMetrics startuparena da, bisioan oinarritutako automatizazio adimendunean espezializatua, eta kalitatea kontrolatzeko konponbide bat sortu du soldadurarik gabeko altzairuzko hodien ekoizpenean liderra den Tubos Reunidos enpresarekin. Beste bat AllRead da. Startup honek irudi bidezko kontagailuen irakurketa adimendunerako proiektu bat garatu du altzairu luze berezien ekoizpenean liderra den Sidenor enpresarekin batera.
Zalantzarik gabe, berrikuntzari, talentuari eta teknologia berrien ezarpenari esker datozen urteotan industriaren bilakaera nolakoa izango den erakusten duten adibide argiak dira. Urteko topaketa honetan BIND 4.0 programak etorkizunerako jauzia eman nahi izan du, eta gaur egun ezagutzen dugun mundua aldatuko duten teknologiak erakutsi ditu. Horregatik, leku berean elkartu ditu industriaren, industriako sektore ezberdinen, hala nola, industria adimendunaren, energia garbi eta jasangarriaren eta elikaduraren eta osasunaren, etorkizuna izango denaren errepresentazio bat.
BIND 4.0 programa 4.0 Industriako ekimen publiko-pribatua da, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen bidez sortua, eta nazioarteko erreferentziako programa bihurtu da, 2016an sortu zenetik. Ordutik, BIND 4.0 programak 160 startup baino gehiago azeleratu ditu eta 240 proiektu baino gehiago garatu ditu, 7 milioi eurotik gorako fakturazioa gaindituta. Gaur egun, BIND 4.0 programak bi ekimen ditu industrian berritzeko. Alde batetik, azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programa bat startupei zuzenduta enpresa korporatibo handiekin proiektuak garatzeko; eta, beste aldetik, BIND 4.0 SME Connection programa ETE industrialekin elkarlanean teknologia berriak garatzeko.
BIND 4.0k urtero bilatzen ditu mundu osoko startup teknologiko berritzaileenak industriarako proiektu disruptibo berriak sortu ahal izateko. Hori lortzen du nazioartean erreferentzia diren eta BIND 4.0 programako parte diren 70 enpresa laguntzaileen babesari esker, horietako batzuk dira Mercedez-Benz, ITP Aero, Sidenor, Danobatgroup, Iberdrola, Bridgestone, Faes Farma edo Angulas Aguinaga. Eta aurtengo edizioan batu zaizkie Eika, Hijos de Juan Garay, Saunier Duval – Vaillant Group, Ormazabal eta Gureak, BIND 4.0 programako enpresa partner berri moduan.
Zehazki, trakzio-enpresa horiek arduratuko dira azkenean programaren zazpigarren edizioan parte hartuko duten startupak aukeratzeaz. BIND 4.0 programan parte hartzeko interesa dutenek datorren irailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dituzte BIND 4.0 programaren hurrengo edizioan parte hartzeko hautagaitzak.
Gainera, BIND 4.0 berrikuntzekin dator. Bere 7. azelerazio programak partner teknologiko berri bat izango du, Oracle, bere Oracle for Startups programaren bidez, emprendimentu ekosistemari bere cloud teknologian sarbidea errazten duena. Bestalde, BIND 4.0 programak berrikuntza batzuk izango ditu. Izan ere, ETE industrialei zuzendutako BIND 4.0 SME Connection-aren bigarren deialdia jada iragarri du urte amaierarako.
Zergatik aurkeztu BIND 4.0 Azelerazioaren eta Berrikuntza Irekiaren Programara?
Azelerazioaren eta berrikuntza irekiaren programan sartuz gero, parte hartzen duten startupek hainbat aukera izango dituzte. Horien artean, hauek:
Startupek irailaren 8ra arteko epea izango dute programaren webgunearen bidez (www.bind40.com) izena emateko. BIND 4.0 produktu eta zerbitzu teknologiko disruptiboak dituzten bost kontinenteetako startupen bila ibiltzen da. Horien konponbide teknologikoa jada merkatuan edo azken garapen-fasean egotea eta konponbide horrek partner enpresei balioa eman ahal izatea ere eskatzen da.
BIND 4.0k hiru helburu nagusi ditu: Euskadiko industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetzako hub aurreratu gisa kokatzea. Hiru helburu horiei esker nazioartean berrikuntzaren, teknologiaren eta ekintzailetzaren aldeko apustu handiena egiten duen programetako bat bihurtu da.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?