Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza Eraldaketa digitala I+G Indeusberri

“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN

IKERLAN 1974.urtean sortutako Ikerketa Teknologikoko zentroa da, Mondragon Korporazioko kidea. Unibertsitatean sortzen den ezagutza eta enpresetan aplikatzen den teknologiaren arteko zubi lana egiten du.
Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak

IKERLANen zuzendari nagusi Ion Etxeberriak hartu gaitu zentroaren egoitza nagusian, Arrasaten, Indeus Elkarrizketak egitasmoko solasaldi hau egiteko. Orain dela ia mende erdi Ikerlan diseinatu zutenek oso lan ona egin zutela uste du Etxeberriak: “Diseinatu zuten zentro bat gaur egun gauden edifizio hau sortu zan ia orain dala 50 urte, hasieran 10 bat pertsona hasi ziren, orain 360 gara eta lerro teknologikoak ez dira aldatu hainbeste. Ikusi zuten elektronikaren garrantzia, mekanika, antolaketa… nolabaiteko oinarrizko teknologiak, oinarrizko injiniaritzakin lotutako teknologia hoiengatik egin zuten apostua.”

Enpresaren eta bertan lan egiten duten pertsonen arteko loturaz ere hitz egin dugu IKERLANeko zuzendari nagusiarekin, lotura hori lortzeko erreminta desberdinetaz: “Kooperatibismoa bat izan daiteke. Euskara beste bat izan daiteke ta guk hori ikusten dogu. Izan daiteke binkulazio modu bat pertsona eta enpresaren artean. Guk hortan sinesten dugu eta euskararen apostua ez da bakarrik emozionala, baizik eta gura dugu eta uste dugu praktikoa ere badala, balioa eman behar dio Ikerlani.”

Indeus Elkarrizketak SPRIk abiarazitako egitasmoa da Indeus, Industriaren Euskal Plataformako kide diren enpresa, elkarte eta zentro teknologikoak ezagutzera emateko eta industrian euskararen erabilerari buruzko gogoeta egiteko.

Lotutako albisteak

14 Azaroa, 2024 Berrikuntza
RK Informatikak laneko bajak murrizteko Crossfita eskaintzen du
Irakurri gehiago
29 urria, 2024 Berrikuntza
Fabrikak eskuliburu bat argitaratu du ‘lan-kultura berria’ izenekoa ezartzeko gakoekin
Irakurri gehiago
17 urria, 2024 Azpiegiturak
P4Q: “Garrantzitsua da lan-giroa parekidea dela senti dadin”
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 Berrikuntza
Gesklima: “Hazinnovak gure barne baliabideak hobeto optimizatzen eta eraginkortasuna hobetzen lagundu digu”
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Berrikuntza
Álvaro Martínez de Lagos (Ulma Handling Systems): “Intralogistika robotizatuaren sektorea hazkunde handiko momentu paregabean dago”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak