Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 uztaila, 2022 Berrikuntza

Tapia: “Mercedes Benz taldeak Gasteizerako duen proiektua ona da, zailtasunak daude, baina aurrerapausoak ematen ari dira”

Siemens Energyrekin bihar egitekoa den bileraren helburua OPA prozesuaren jarraipen hurbila egitea eta euskal ekosistemaren gaitasunei balioa ematea da
Arantxa Tapia.
  • Inflazioak egoera ekonomikoan izan dezakeen eragina eta Europak gasa eta nuklearra energia berde izendatu izana ere baloratu ditu Tapiak 

Arantxa Tapia sailburuak, Euskadi Irratiari gaur goizean Stuttgartetik emandako elkarrizketan adierazi duenez, Lehendakariarekin batera Mercedes Benz Taldearen zuzendaritzarekin izandako bileran, xehetasunez aztertu zuten Gasteizen egin nahi duten proiektua. Sortu nahi den produkzio mota berriak, Tapiak baieztatu du auto elektrikoa ardatz izango duen proiektua ona dela, eta “zailtasunak egon arren, aurrerapausoak ematen” ari direla zuzendaritza eta langileak.

 

Proiektu berriak “lanean aritzeko beste modu batzuk” eskatuko ditu, komunikazioak, konexioak edo elektronika erabat ezberdinak izango dira, eta malgutasuna beharko da zentzu guztietan. “Egokitu egin behar gara, beste hainbat lantegietan egin den bezala”.

 

Lanuzteen inguruan galdetuta, sailburuak adierazi du gai hori ez zela bere horretan aztertu bileran, nahiz eta Mercedeseko zuzendaritzak arreta berezia jarri zion langileek beharko duten formakuntzari “etorkizuneko autoak martxan jarri ahal izateko beharrezkoak diren gaitasunak” izan ditzaten.

 

Elkarrizketan gainera, inflazioak ekonomian izango duen eraginaz ere aritu dira eta sailburuak adierazi duenez “arduratuta gaude uda ostean zer gertatuko den”, nahiz eta oraindik ez den ekonomiaren moteltzerik ikusten , “inbertsioek aurrera jarraitzen dute, langabezi tasa behera doa eta sensazio positiboak daude”. Hala ere “energiaren hornikuntzan ziurtasuna” ere gehitu behar zaio egoerari, “ziurgabetasunak ere ekonomian eragina duelako”.

 

Siemens Energyrekin bihar lehen orduan egingo den bileraren inguruan sailburuak adierazi du OPA prozesua ez dela amaitu oraindik, eta maiatzaren amaieran Bilbon izandako bileran bezala, asmoa dela gaiaren jarraipena gertutik egitea eta Euskadik eskaini dezakeen ekosistema eskaintzea.

 

Europak gasa eta energia nuklearra berde izendatu izanaren inguruan ere aritu da Tapia, eta “errealismoz” jokatzeko eskaera egin du. Une honetan hornikuntza ziurtatzea ezinbestekoa da eta 2050. urterako jarritako helburuak lortzeko, berriztagarrietara trantsizioa egiteko, denbora behar da”.

 

Ostegun eta ostiraleko agenda

 

Osteguna, uztailak 7

  • TRUMPF. Ia 100 urteko historia duen Alemaniako familia-enpresa hori industria-makinen fabrikazioan aritzen da eta Ditzingen-en du egoitza, Stuttgartetik hurbil. TRUMPF da makina-erremintako eta laser-gailuetako munduko hornitzailerik handienetako bat. Alemaniako talde horrek Lantek euskal konpainia eskuratu zuen joan den urteko martxoan. Euskal konpainia hori aitzindari da txapa eta metala mozteko eta prozesatzeko sektorearen eraldaketa digitalean. Horrela, ekoizpen-prozesua hobetu, eta taldeak modu integralean estaltzen du xaflaren eta metalaren eraldaketa-katea. Bisitaldi horretan, Alberto Lopez de Biñaspre Lantek konpainiako CEOak bat egingo du ordezkaritza instituzionalarekin.

 

Ostirala, uztailak 8

  • Siemens Energy. OPAren prozesua martxan dagoela, Jaurlaritzak gertutik egin nahi dio jarraipena enpresaren egoerari. Maiatzaren amaieran Bilbon izandako bileraren ostean, sailburua eta Mikel Amundarain sailburuordeak bilera egingo dute Christian Bruch, Siemens Energyko CEOarekin,

 

  • Bayer Pharma. 150 urtetik gorako historia duen enpresa-taldeak osasunaren eta nekazaritzaren arloetan dihardu. 2020an, Bayer-ek Viralgen erosi zuen, gene-terapiari bultzada emateko, eta joan den urtean 120 milioi euroko inbertsioa iragarri zuen gene-terapiaren arloko erreferentzia bihur zedin. Euskadi berrikuntza bioteknologikoaren arloko nazioarteko erreferente bihurtzeko lan egiten ari da. Euskal Autonomia Erkidegoan bioosasunaren sektorea urteko % 5 hazi da azken bost urteotan, eta Bayer gisako talde handiekin elkarlanean aritzea pizgarria izan daiteke bide horretan aurrera egiten jarraitzeko.

 

 

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak