INDEUS, Industriaren Euskal Plataformak bere kide diren enpresa, elkarte eta erakundeak bildu ditu gaur goizean. Bileraren hasieran Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren eskutik, GAITU-Hizkuntza teknologien ekintza planaren berri izan dute. Ekintza plan honen bidez, Administrazioaren kudeaketa publiko elebidunaren jardueraren testuinguruan sortutako baliabideak biltzea, estandarizatzea, zabaltzea eta berrerabiltzea sustatzea da Eusko Jaurlaritzaren asmoa.
Honekin batera, Lanhitz programaren aurtengo deialdiari buruzko informazioa ere izan dute INDEUSeko kideek. Erakundeetan euskara sustatzea helburu duen programan 2022rako egindako berrikuntzak izan dituzte hizpide.
Bestalde, Euskaltzaleen Topaguneak aurtengo EUSKARALDIAren nondik norakoak kontatu ditu batzarrean eta INDEUSeko kideak parte hartzera gonbidatu ditu.
Batzarra amaitzeko, Plataformaren berezko gaiak aztertu dira, hala nola enpresa berriak erakartzea, Indeus Elkarrizketak, derrigorrezko ikuskaritzak edota udazkenerako ekimen proposamenak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?