MAIER kooperatibako presidente Koldo Kortabitarteri egindako IndeusElkarrizketa dakarkigu gaurko IndeusBerrik. Eta elkarrizketarekin batera, Euskadiko datu irekien lehiaketen laugarren edizioa martxan dagoela, GA4ra migratzeko tailer praktikoa errepikatu egingo dela irailean, Euskadiko Turismo Industriala eta Industria berriaren hiztegiaren berba berri bat: TXATBOT
GA4ra migratzeko tailer praktikoa, irailean, Enpresa Digitalaren eskutik. Joan dan ekainaren 17an egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, irailean beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
Euskadiko datu irekien lehiaketen laugarren edizioa martxan. Uztailaren 7an ireki eta abuztuaren 3an amaituko da lehiaketa hauetan izena emateko epea. Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek eta hiru euskal hiriburuek antolatutako lehiaketek Euskal Autonomia Erkidegoko datu irekien katalogo batetik sortutako ideiak edo aplikazioak/zerbitzuak saritzea dute helburu.
MAIER Indeus Elkarrizketak solasaldian. Koldo Kortabitarte, MAIEReko presidentea dugu solaskide aste honetan. Automobilgintza sektoreko kooperatiba da Maier, laster 50 urte beteko dituena. Industria arloan euskararen erabilera sustatzeko gure baliabideak behintzat euskaraz erabili behar ditugula uste du Koldok, batez ere gauza txikiegaz, gauza txiki askogaz gauza handi bat lortu daitekeelako.
Industria Turismoa Euskadin. Euskadi Europako industria-kontzentrazio handienetako bat izan da. Mende batez baino gehiagoz meatzaritza- eta industria-eremuetan kontzentratu ziren indarrak, lanak, asmamenak eta energiak balio berezia dute, iragan huts baina, aldi berean, epiko baten lekuko direlako.
TXATBOT Industria Berriaren SPRI Hiztegian.Laguntzaile birtuala. Adimen artifizialeko teknikak erabiltzen dituen programa informatikoa, entzumenean edo testuan oinarritutako metodoen bidez gizakiekiko elkarrizketa adimentsuak simulatzeko diseinatua. Merkataritza elektronikoaren esparruan asko erabiltzen dira, erabiltzaileei 24 orduko laguntza birtuala eskaintzeko.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?