AEVC-k 2001etik hainbat sektoreko euskal enpresak biltzen ditu erakundearen baitan, Kubako Erakunde, Entitate eta Enpresekin harreman ekonomikoak sustantu eta indartzeko helburuz. Aktibitatean daramatzan bi hamarkada luzeotan erreferentzia esanguratsua bilakatu da uhartean dauden euskal enpresen artean, baita Kuban negozioak finkatu nahi dituzten enpresentzat ere.
Erakunde horren batzar orokorrean izan dira, halaber, Enbaxadako Agregatu komertziala René Manuel Capote jauna eta Basque Trade & Investment-eko zuzendari nagusia, Ainhoa Ondarzabal, baita Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Adimen Lehiakorreko Unitateko zuzendaria, Iván Fernández ere.
Enbaxadak ekonomia liberalizatzeko abian jarritako neurri berrien berri eman zuen, besteak beste, ‘MiPyMES’ kubatarren sorrera eta haiekin zuzeneko merkataritza, inbertsio-mekanismo berriak, energia bezalako sektore estrategikoetarako sarbidea, etab. Beraz, oso informazio interesgarria Euskadiko enpresa-sarearentzat.
Beste gai aipagarri bat FIHAV 2022 azokan izango den euskal partaidetza izan zen, herrialde hartan egiten den azokarik garrantzitsuena, eta, berez, aukera ona dena bere merkatuan ezagutzera emateko; izan ere, Euskadiko merkataritza-bazkide nagusia da Kariben, eta handienetakoa Latinoamerikan. Azoka honen esparruan, Euskadik erakusketa-pabiloi propioa izango du, Basque Traderek laguntza izango duena, eta horrekin batera, Eusko Jaurlaritzaren ELKARTU eta ZABALDU programen finantza-laguntzak ere eskuragai izango ditu, hauek SPRI Taldearen bidez izapidetzen direnak.
Hain zuzen ere, duela aste batzuk Kubako Errepublikako enbaxadorea Euskadin izan zen, eta euskal erakunde eta entitate nagusietako ordezkariekin elkarrizketak eta bilerak izan zituen, besteak beste, lehendakariarekin: Iñigo Urkulluk eta Marcelino Medinak bi herrialdeen arteko harremanen historia zabalaz mintzatu ziren, bere elkarrizketa etorkizuneko ikuspegi ezberdinetara bideratuz.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?