SPRI Taldean integratutako Nazioartekotzeko Euskal Agentziak Bilbon antolatu duen jardunaldian ezagutzera eman dira euskal enpresek Brexitaren ondoren (2021ean ezarri zen) bete behar dituzten baldintza berriak euren produktuak Erresuma Batuan merkaturatzeko. Datorren urtarriletik aurrera nahitaezkoa izango da UKCA ziurtagiria izatea Erresuma Batuan saldu ahal izateko.
Gaur egun CE markaketa (Europar Batasunean erabiltzen dena) duten produktu gehienak merkaturatu daitezke Erresuma Batuan, baina datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera, UKA markaketa izan behar dute Erresuma Batuan saldu ahal izateko.
Nazioartekotzeko Euskal Agentziako Adimen Lehiakorreko Unitatearen zuzendari Iván Fernándezek ireki du jardunaldia, zeinetan araudi berriaren xehetasunak jorratu baitira.
Eva Pradak, Britainia Handiko Merkataritza Ganberako zuzendariak, aipatu du bere erakundea zabalik dagoela euskal enpresen kontsulta oro jasotzeko. “Enpresek jakin dezatela badagoela eurentzat baliagarri izan daitekeen elkarte pribatu bat”.
Erresuma Batuko Enpresa, Energia eta Estrategia Industrialeko Ministerioko Emily Spearpoint-ek ziurtagiria aplikatzeko egutegia azaldu du, eta gogora ekarri du enpresek hainbat dokumentu aurkeztu behar dituztela “euren produktuek arauak betetzen dituztela frogatzeko”.
Britainia Handiko enbaxadako ordezkari Francisco Álvarezek hizpide hartu ditu automobilgintza, ekipo-ondasun eta gailu medikoen sektoreetarako arauak.
Iaz, Nazioartekotzeko Euskal Agentziak bi jardunaldi telematiko egin zituen Brexitaren ezarpenaren ondorioen berri emateko euskal enpresei. Jardunaldi haietan hizpide hartu ziren euskal enpresek Erresuma Batuan dituzten langileen bisatu berriak eta baita ere produktuen ziurtagiriak eta normalizazioa, arreta berezia eskainiz gailu medikoei.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?