Alemania Europako ekonomiaren herrialde eragileetako bat da, eta Euskadirekin lotura handiena duenetako bat; gainera, Eusko Jaurlaritzaren 2021-2024rako nazioartekotze-estrategiaren lehentasunezko geografietako bat da. Ekonomia sendotutzat jotzen da, osagai teknologiko sendokoa eta erakargarritasun handiko eta nazioarteko jarduera handiko enpresa bultzatzaile handietakoa.
Txosten honetan, euskal enpresek negozio-aukera jakin batzuk aprobetxa ditzaketen sektoreetako batzuk aurkezten dira. Bereziki, bost sektoreren azterketa zehatza egiten da: automobilgintzako osagaiak, makina-erremintak, metalurgia, energía eta osasunaren sektorea. Sektore bakoitzean merkatua, nazioarteko merkataritza, balio-katea eta gure enpresentzako aukera posibleak aztertzen dira.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?