Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 21 uztaila, 2022 Eraldaketa digitala

SPRIk programa bat diseinatu du enpresek euren profesionalen profil digitala hobetu dezaten

“Gaitasun Digital Profesionalak” programa berriak laguntza ematen du lanpostuaren diagnostikoa egiteko eta diagnostiko hori prestakuntza-ekintza pertsonalizatuekin lotzeko

SPRIk milioi bat euro bideratu ditu “Gaitasun Digitalak” izeneko programa berria  abiarazteko, programa horren bidez euskal ETEek euren profesionalen gaitasun digitalak optimizatu ditzaten eta lehiakorrago izan daitezen. Datorren uztailaren 27an argitaratuko den programa honek kanpoko aditu baten laguntza eskaintzen die enpresei lanpostuarekin erlazionatutako gaitasun digitalak identifikatu ditzaten, eta informazio hori lagungarri izango zaie profesionalei nahiz antolakundeei lehiakorrago eta errentagarriago izateko.

“Gaitasun Digitalak” laguntza hiru fasetan egituratzen da, hots, analisia, diagnostikoa eta ekintza-plana, eta enpresa bakoitzaren “neurrira” moldatzen da, edozein izanik ere bere tamaina edo sektorea.

SPRIk Eraldaketa Digitaleko Planaren esparruan euskal ETEen eskura jarri duen programa berritzaile honek dirulaguntzak ematen ditu SPRIk berak aldez aurretik eta lizitazio publiko bidez aukeratutako kanpoko aditu baten aholkularitza zerbitzuak jasotzeko. Aditu horrek enpresarekin batera lan egingo du profil digitala definitzeko prozesuan.

Digitalizazioan eta giza baliabideen kudeaketan espezializatutako aholkulari horrek eskura izango du Eusko Jaurlaritzak diseinatu eta probatutako Ikanos.eus tresna, analisia eta diagnostikoa egiteko. Ongi definitu ondoren programaren onuradun izango den ETEaren gaitasun digital errealak, SPRIren laguntzak hainbat gomendio proposatzen ditu enpresek euren prestakuntza-plana definitu dezaten, betiere beren premien arabera.

Laguntza-programa honetan parte hartu nahi duten enpresek aukera izango dute 8.100 eurorainoko dirulaguntzak eskuratzeko proiektuko. Dirulaguntza horrekin adituaren aholkularitza zerbitzuak ordainduko dituzte, enpresako lanpostu bakoitzaren gaitasun digitalen auto-analisia eta auto-diagnostikoa egin ditzan. Diagnostiko horren bidez jakingo da enpresako giza baliabideak zein puntutan dauden arlo digitalean, eta gaitasun digitalen profil berri bat emango dio enpresari, lanpostu bakoitzari eta jarduera-sektoreari lotuta dagoena.

Enpresek euren kolaboratzailea aukeratu ahal izango dute eraldaketa digitalean eta giza baliabideetan espezializatutako 14 aholkularitzaren artean. Aholkularia enpresa onuradunak berak aukeratuko du. “Gaitasun Digital Profesionalak” programari atxikitako proiektua gehienez sei hilabeteko epean ezarri beharko da.

Gaitasun Digitalak programa datorren uztailaren 27an argitaratuko da, milioi bat euro inguruko zuzkidurarekin. Edozein tamaina eta sektoretako enpresak izan daitezke programa honen onuradun, zeinak dirulaguntzak emango baititu SPRIk berak aldez aurretik eta lizitazio publiko bidez aukeratutako 14 konpainia espezializatutako adituen aholkularitza zerbitzuak jasotzeko. Aditu horiek Eusko Jaurlaritzak diseinatutako Ikanos tresna erabiliko dute, gaitasun digitalen eredu europarrean oinarritua dagoen metodologia.

 

IKANOS metodologia

IKANOS sistema etengabeko hobekuntzarako metodologia bat da, Europako Batzordeak definitutako DIGCOMP gaitasunetan oinarritua, eta 6 ardatz desberdinetan lan egiten da egoeraren ikuspegi globala izateko. Sistema honi  esker, diagnostiko eta hobekuntza plan pertsonalizatua defini daiteke, erakundea osatzen duten pertsonen profil profesionalean eta enpresaren beraren produkzio-premietan oinarrituta. Horrela, pertsonek pertsonalki eta profesionalki aurrera egiteko behar dituzten tresnak eta ezagutzak eman nahi zaizkio enpresari, bere lan-produktibitatea eta enpresaren lehiakortasuna handitzeko.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak