Indeus Elkarrizketak egitasmoko azken solasaldia dakarkigu gaur IndeusBerrik: Vicomtech zentro teknologikoko Nora Gurrutxaga dugu solaskide. LEARTIKERi buruzko berria eta Euskadiko prestakuntza handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostenaren argitalpenaren berri ere nabarmenduta datoz, Lanhitzen aurtengo deialdira bideratuko den aurrekontuari buruzko albistearekin batera. Amaitzeko, Industria berriaren SPRI hiztegiko kontzeptu berri bat: ZURRUMURRU
Eusko Jaurlaritzak 2 milioi euro bideratuko ditu epresetan euskara lan hizkuntza bezala garatzeko Lanhitz deialdira. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 2 milioi euroko aurrekontua erabiliko du EAEko sektore pribatuetako lantokietan 2022an euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzetara (Lanhitz deialdia). Aurreko urteetan ez bezala aurtengo deialdian ez da ezinbesteko baldintza izango enpresetan euskara plana egitea dirulaguntza jaso ahal izateko.
Leartikerrek etengabeko hazkundea eta lorpen historikoak. Lea-Artibai eskualdean kokatutako zentro teknologikoak bere jardueraren balantzea egin du: 2015.urtean sortu zenetik, urteko batez besteko hazkundea % 7koa izan da; hala ere, azken ekitaldian, negozio-bolumena % 25 handitzea lortu du, lehen aldiz 4 milioi eurotik gora kokatuz. Honekin batera Esneki Zentroa abian jarri, Foku Anitzeko Zentro Teknologiko gisa berrakreditazioa lortu eta BRTAn sartu, hauek dira azken urteko lorpen historikoak.
VICOMTECH Indeus Elkarrizketak solasaldian. Vicomtecheko Nora Gurrutxaga dugu Indeus Elkarrizketak egitasmoan solaskide. Vicomtech orain dela bi hamarkada baino gehiago sortu zen Zentro Teknologikoa da eta Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dago. Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza sareko partaide, inteligentzia artifiziala eta visual computing & interaction teknologian oinarritutako ikerketan dago espezializatuta.
Bizkaia Talentek Euskadiko prestakuntza handiko talentuaren bilakaerari eta joerei buruzko txostena argitaratu du. Euskadiko prestakuntza handiko lan-merkatuaren bilakaera eta joerak jasotzen dituen argitalpen honetan Covid-19aren ondorengo lan egiteko modu berriak, ingurune digital batean talentua bilatzeko eta hautatzeko erronkak edo zilarrezko ekonomiaren sektore berriak eskaintzen dituen aukerak aztertzen dira argitalpenean, besteak beste.
ZURRUMURRU Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Nahita artikulaturiko gezurrezko albistea, egiatzat jo eta masiboki birbidaltzeko sortua, sare sozialen, berehalako mezularitzaren edo posta elektronikoaren bidez.Hasiera batean, buloak ez dira sortzen irabazi ekonomikoak eskuratzeko. Normalean, hirugarren pertsonentzat edo erakundeentzat kaltegarria den informazio faltsua zabaltzeko sortzen dira, baita hartzailea bere ordenagailuan kalteak eragitera bultzatzeko ere. Oso suntsitzaileak izan daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?