Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 iraila, 2022 Basque Trade & Investment Eraldaketa digitala Nazioartekotzea Europa

Goialde Taldea bere 2025eko Plan Estrategikoa amaitzen ari da, teknologia berriak ezartzeko eta prozesuak digitalizatzeko helburuarekin

Mende erdia baino gehiagoko ibilbidearekin, doitasun handiko mekanizazioan zentratuta dagoen enpresa gipuzkoarrak 20 milioiko fakturazioa lortu nahi du urtero. Horretarako, hazkundearen, dibertsifikazioaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua egin du.
DCIM103MEDIADJI_0921.JPG

Goialde Taldeak 55 urte baino gehiago daramatza doitasun handiko mekanizazioaren sektorean, eta hiru dibisio independente ditu: Goialde Precision, Goialde Components eta Goialde High Speed. “Lehenengo biak pieza konplexuak mekanizatzen dituzte, eta High Speed abiadura handiko buruen diseinu, ekoizpen eta konponketara bideratuta dago”, Bitor Elgezabal Goialde Taldeko zuzendari komertzialak zehaztu duenez.  

Gaur egun, Zestoan kokatuta dagoen enpresa 2025eko Plan Estrategikoa amaitzen ari da, urtero 20 milioiko fakturazioa lortzea ahalbidetuko dioten hiru jarduera-ildo nagusirekin. Alde batetik, hazkundearen aldeko apustua dago; era berean, Taldea sendotu nahi da dibertsifikazioaren, balio erantsi handiagoko teknologia berriak txertatzearen eta prozesuen automatizazio eta robotizazioaren bidez. Eta hirugarren ildo batek “gure gizartearen barnean enpresa-proiektuaren iraunkortasuna du ardatz, ingurumenaren, enpleguaren eta balioa sortzearen bitartez”, zehaztu duordezkariak.  

Ildo horretan, gaur egun, taldeak ehun langile baino gehiago ditu, eta, Elgezabalen arabera, “datozen urteetarako plan estrategikoan planteatutako hazkunde-esparruan, plantilla zentzuzko moduan  haztea aurreikusten dugu”.  

Produkzio-prozesuen robotizazioa eta automatizazioa 

Gainera, Taldeko atal guztietan berrikuntza “konstantea da, eta ekoizpen-prozesuen robotizazioa eta automatizazioa ahalbidetzen du”. Gainera, High Speeden kasuan, “produktuaren hobekuntzak ere aztertzen dira buru elektromandriarren sentsorizazioaren bidez, eta hori funtsezko alderdia da 4.0 industrian”, nabarmendu du.  

Gipuzkoako enpresak automobilgintzaren, ‘material handling’-aren (materialen manipulazioa) eta hidraulikaren sektoreetan zentratzen du bere jarduera. “Gure bezeroen artean nazioarteko enpresak daude, hala nola Danfoss, Bosch Rexroth, Linde Hydraulics edo Volkswagen Taldearen barruko hainbat enpresa; eta tokiko enpresak, Betsaide, Forjas de Berriz edo Kataluniako Roquet Taldea”, zuzendari komertzialak adierazi duenez. Batez ere Europan bezeroak izanik, Ipar Amerikako merkatuan presentzia izaten hasi da.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.   

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
El Gobierno vasco seguirá atrayendo nuevas inversiones de Estados Unidos y oportunidades para las empresas vascas
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak