Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 8 iraila, 2022 Berrikuntza

Euskadik Espainiako enpresa lider garrantzitsuenak  bilduko ditu CEDE Fundazioko Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresuan

“Zuzendaria mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” izenburupean, erakunde eta enpresetako zuzendaritza-kargu garrantzitsuenek aztergai izango dituzte egungo egoera eta etorkizuna, eta giltzarri batzuk eskainiko dituzte Espainiako enpresak sendotu eta bultzatzeko
CEDE Fundazioko presidenteorde Ramón Adelle, ekitaldiaren Antolakuntza Batzordeko presidente Amaia Gorostiza eta ADYPEko (Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkartea) presidente José María Vázquez Eguskiza.
  • Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresua irailaren 29an egingo da Bilbao Exhibition Centre-n
  • Topaketaren formatua EITBk ekoitzitako telebista programa bat izango da, eta streaming bidez transmitituko da 

CEDE-Confederación Española de Directivos y Ejecutivos Fundazioak Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresua aurkeztu du, zeina irailaren 29an egingo den Bilbao Exhibition Centre-n eta streaming bidez jarraitu ahal izango den esteka honetan: www.congresodirectivos.com/congreso/inscripcion

“Zuzendaria mundu berri baterako trantsizioaren aurrean” lelopean, topaketa honek hainbat zuzendaritza-kargu eta enpresari elkartuko ditu egungo egoera nahiz etorkizuna aztertzeko, eta hainbat giltzarri emango dira Espainiako enpresak sendotu eta bultzatzeko.

Zuzendaritza-karguen CEDE Kongresua huts egin ezinezko hitzordu bilakatu da zuzendaritza-kargu eta exekutiboentzat, erreferentziazko ekitaldi bihurtu delarik Espainiako enpresari garrantzitsuenentzat. Gainera, aurtengo edizioa mugarri esanguratsua da erakundearentzat, CEDEren 25. urteurrenaren ospakizunaren barruan kokatzen baita.

 Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Amaia Gorostiza Kongresuaren Antolakuntza Batzordeko presidenteak inauguratuko dute ekitaldia irailaren 29an (osteguna).

Horiez gain, bertan izango dira enpresa munduko lider aski ezagun batzuk ere, hala nola hauek: Isidro Fainé, CEDE Fundazioko eta “la Caixa” Fundazioko presidentea; José María Álvarez-Pallete, Telefónica-ko presidente exekutiboa; Shlomo Ben Ami,  Bakearen aldeko Toledoko Nazioarteko Zentroko presidenteordea; José Luis Bonet, Espainiako Merkataritza Ganberako presidentea; Antonio Brufau, Repsol-eko presidentea; Juanjo Cano, KPMGko presidentea; Ángeles Delgado, Fujitsu-ko presidentea;  Almudena Eizaguirre, Deusto Business School-eko katedraduna eta zuzendaria; Héctor Flórez, Deloitte-ko presidentea; Antonio Garamendi, Enpresa Erakundeen Espainiako Konfederazioko (CEOE) presidentea; Antonio Garrigues, CEDEko Senatuko presidentea; José Ignacio Goirigolzarri, CaixaBank-eko presidentea; Pablo Hernández de Cos, Espainiako Bankuko gobernadorea; Ane Insausti, MUBILeko zuzendari nagusia; Juan José López Burniol, “La Caixa” Fundazioko presidenteordea; Francisco Reynés, Naturgy-ko presidente exekutiboa; Josep Sánchez Llibre, Conservas Dani enpresako presidenteordea; Jordi Sevilla, Administrazio Publikoetako ministro ohia; Ángel Simón, Agbar-eko presidentea; Iñigo Ucín, Mondragon Korporazioko presidentea; eta Gregorio Villalabeitia, Kutxabank-eko presidentea.

Ekitaldian izango da baita ere Larry Fink, BlackRock enpresako presidente eta zuzendari nagusia, zeinak hizpide hartuko baitu stakeholder-en kapitalismoa akziodunentzat balioa sortu eta mantentzeko sistema gisa.

Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresu honetako eztabaidek aztergai izango dituzte Espainiako egungo zein etorkizuneko enpresa-sarearentzat oso garrantzitsuak diren hainbat gai: Geopolitika lehentasun gisa; Desparekotasuna eta itun soziala; Finantza erakundeen etorkizuna; Industria garapen ekonomikoaren motor gisa; Espainiako ekonomiaren eraldaketak dakartzan erronkak; eta Trantsizio energetikoaren mitoak eta errealitateak.

Aurkezpen ekitaldian parte hartu dute CEDE Fundazioko presidenteorde Ramón Adellek, ekitaldiaren Antolakuntza Batzordeko presidente Amaia Gorostizak eta ADYPEko (Euskadiko Zuzendari eta Profesionalen Elkartea) presidente José María Vázquez Eguskizak.

Amaia Gorostizak azpimarratu du Kongresu hau biziki garrantzitsua dela egungo egoera geopolitikoa aztertzeko, bai eta jakiteko  zein paper duten konpainiek, “enpresak balioa sortu behar baitu epe luzera. Eta Bilbon gaudelarik, ezin dugu ahaztu pandemia garaian bereziki kaltetua izan den sektore industriala”.

 Ramón Adellek adierazi duenez, “CEDEren xedea da topagune bihurtzea zuzendaritza-karguei  objektibotasunez eta errealismoz diagnostikatzen laguntzeko,  asmoa baita erabaki onenak har ditzatela etengabeko ziurgabetasunak markatutako ingurune batean”.

Bestalde, José María Vázquez Eguskizak nabarmendu du Kongresu hau oso baliagarria izango dela bizi dugun egoera nahasi eta aldakor honetan.

“Talento en Crecimiento” programaren beste edizio bat

Gazteen ahalegina balioan jartzeko asmoz, CEDE Fundazioko Zuzendaritza-karguen XXI. Kongresuak “Talento en Crecimiento” programaren edizio berri bat ostatatuko du. Gazteek aukera izango dute elkarreragin- eta ikaskuntza-espazio ireki eta sortzaile batean parte hartzeko, non arlo desberdinetako aditu profesionalek euren ideiak, ikaskuntzak eta lanabesak partekatuko baitituzte euren bidea hasten ari diren gazteei laguntzeko. Jardunaldia irailaren 29an egingo da, goizez, Kongresua egingo den espazio berean.

Erakundeen eta enpresen babes zabala duen Kongresua

 Zuzendaritza-karguen Kongresuak eta “Talento en Crecimiento” jardunaldiak hainbat erakunderen babesa dute, besteak beste, Eusko Jaurlaritzarena, Bizkaiko Foru Aldundiarena eta Bilboko Udalarena.

Horiez gain, kongresuak babesletzat izango ditu Agbar, CaixaBank, Deloitte, KPMG, Naturgy, Petronor eta Telefónica, eta Cellnex, EITB eta Mercer erakundeen laguntza ere jasoko du.

Bestalde, hauek dira graduatu gazte eta ikasleentzako “Talento en Crecimiento” jardunaldiaren babesleak: “la Caixa” Fundazioa, Aquarbe, Espainiako Merkataritza Ganbera, Imagin eta Europar Batasuneko Gizarte Funts Europarra. Eta hauek laguntzaileak: Agbar, Deloitte, Bertelsmann Fndazioa eta FPdGi (Princesa de Girona Fundazioa).

Kasu honetan ere, ekitaldiak telebista programa baten formatua izango du, eta aurtengo edizioan EITBk ekoitziko du. Espainiako zuzendaritza-kargu guztiek aukera izan dezaten Kongresua ikusteko, streaming bidez ere transmitituko da.

CEDE – Confederación Española de Directivos y Ejecutivos Fundazioari buruz

Isidro Fainék zuzentzen duen CEDE Fundazioak bere baitan biltzen ditu 157.000tik gora zuzendaritza-kargu ordezkatzen dituzten 37 elkarte. Bere helburua da zuzendaritza-karguekin batera lan egitea kudeaketako esperientziak eta teknikak kudeatzeko eta, hartara, euren enpresei eta Espainiako ekonomiari aurrera egiten laguntzeko.

Lotutako albisteak

25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Sidenorrek estrategia bat sustatu du enpresaren balio-kate osoan emakumearen presentzia handitzeko
Irakurri gehiago
25 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Eximportek irtenbide itsasgarriak eta urratzaileak eskaintzen ditu automobilgintza, trenbide edo energia berriztagarriak bezalako sektoreetarako
Irakurri gehiago
19 Azaroa, 2024 Berrikuntza
SPRI, Budapesten egiten ari den SME Assembly 2024an parte hartzen ari da
Irakurri gehiago
18 Azaroa, 2024 Berrikuntza
Solve Wind itsas eolikarako gabarra garatzen ari da
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Berrikuntza
‘ekinBarri 2024’ enpresa-topaketak Bizkaiko enpresa-garapenaren eta lehiakortasunaren erdigunean jarriko ditu pertsonak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak