IndeusBerriren iraileko lehen argitalpenak honako berri hauek jaso ditu: LanHitz programaren aurtengo deialdia, Josu Aztiria, ORAI NLP Teknologiaken koordinatzaileari egindako elkarrizketa, Enpresa Digitalak eskaintzen digun tailer praktiko bat eta Industria Berriaren Spri hiztegiko berba berri bat, Errealitate Mistoa.
GA4ra migratzeko tailer praktikoa, irailean eta azaroan Enpresa Digitalaren eskutik. Joan dan ekainaren 17an egindako tailerrak izandako arrakasta ikusita, irailean beste ekitaldi bat egitea erabaki du Garaia Enpresa Digitalak. Tailer praktiko honetan Universal Analytics-etik GA4ra migratzeko oinarrizko pausoak emango dira lehen bait lehen analitika bertsio berriarekin lanean hasteko alferrikako pausorik eman gabe.
"Baldintza ezinhobeak ditugu industria adimendun potente bat izateko. Orain apustu estrategiko bat behar dugu eta azkar gainera."Adimen artifiziala eta lengoaia naturalaren prozesamenduan aitzindaritzan jartzeko herri-proiektu anbiziotsu eta nazioartekoa garatu beharra, hau da, goi-mailako Ikerketa eta Fabrikazio Sare Publiko-Pribatu kooperatibo baten eraketa nabarmendu du Josu Aztiriak, Orai NLP Teknologiak-en Koordinatzaileak SPRIri eskainitako elkarrizketan.
Zabalik da lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko dirulaguntzak eskatzeko epea. EAEko sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzeko LanHitz deialdia irailaren lehen egunean sartu zen indarrean eta eskaerak aurkezteko epea irailaren 30era arte egongo da zabalik. Aurtengo deialdiak lau multzo aurreikusten ditu: ekintza solteak, diagnostikoa eta euskara plana gehi ekintza solteak, urteko kudeaketa plana eta proiektu estrategikoa.
ERREALITATE MISTOA Industria Berriaren SPRI Hiztegian. Errealitate birtualaren eta errealitate areagotuaren konbinazioa. Konbinazio horri esker, objektuek eta/edo pertsona erreal zein birtualek interakzionatzen duten espazio berriak sor daitezke. Aisiarako eta arterako ez ezik, beste helburu batzuetarako ere erabiltzen dira: urrunetik lan egiteko, entrenamendu militarrerako, kirurgiaren alorreko simulazioetarako, hegazkingintzako prototipo birtualak egiteko, eta abarrerako.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?