Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 iraila, 2022 Eraldaketa digitala Up Euskadi Osasuna Start up

SPRI Taldeak eta osasun digitaleko industria biosanitarioak Osasun Digitalari buruzko IX. Kongresuan parte hartu dute

Ekitaldian hizpide hartu da osasun sistemari balioa ematen dioten konponbide digitalen ezarpena

SPRI Taldeak euskal industria biosanitarioarekin hartua duen konpromisoa berretsi du eta Osasun Digitalari buruzko IX. Nazioarteko Kongresuan parte hartu du. Ekitaldi hori Salud Digital (ASD) Elkarteak eta Signo Fundazioak antolatu dute Donostiako Miramar Jauregian.

Kongresuan –OSI Tolosaldeako (Osakidetza) zuzendari kudeatzaile Marisa Merinok zuzendu duena  UPV/EHUren (Euskal Herriko Unibertsitatea) Udako Ikastaroen barruan– hizpide hartu da Balioan oinarritutako Osasun Digitala (BOOD), hots, osasun digitalaren eta balioan oinarritutako medikuntzaren arteko konbergentziatik sortzen den kontzeptua.

Maria Aguirrek, Osasun eta Trantsizio Soziosanitarioko arduradunak, “Egia bihurtuz balioan oinarritutako osasun digitala” mahai-inguruan –ostiraleko bi mahai-inguruetako bat– parte hartu du, ondoko hauekin batera: Benajmin Juez, Osakidetzako Informatika eta Informazio Sistemen arloko zuzendariordea; Juan Carlos Sánchez, IBMko Health Industry Leader; eta Gonzalo López, Sopra Steria enpresako Negozioaren Garapeneko zuzendaria.

Mahai-inguru horretan aztergai izan dituzte osasun sistemari eta pertsonei indibidualki balioa ematen dieten konponbide digitalak ezarri bitartean sortzen diren erronkak. María Aguirrek aipatu du osasun digitalaren arloan errekorreko inbertsioak egin direla mundu osoan 2021ean eta Euskadin azpi-sektore horretako 70etik gora enpresa daudela. Horrez gain, sektoreko joera nagusiez mintzatu da, eta orobat aztertu du nolako papera izan dezaketen startupek ekosistema honen barruan.

Jardunaldia osatzeko bigarren mahai-inguru bat egin da Son Espases ospitaleko eta Pinsent Masons España eta Pfizer enpresetako ordezkariekin. Ondoren, osasun digitalaren arloko eragile publiko nahiz pribatuak biltzen dituen Health 2.0 Basque ekitaldia egin da, eta, azkenik, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde José Luis Quintasek buru eman dio ekitaldiari.

2021az geroztik, SPRI Taldeak laguntza eta orientazio zerbitzua eskaintzen die osasun arloarekin eta arlo soziosanitarioarekin erlazionatutako proiektu eta berrikuntzak garatzen dituzten enpresei, euskal industria (bio-osasungintzakoa barne) bultzatzen duten beste programa eta ekimen batzuen osagarri. Osasun digitalak Euskadin izan duen hazkundea agerian jarri da Health 2.0 Basque ekitaldian  aurkeztu diren enpresetan eta Kongresuan barrena egin diren beste hainbat hitzalditan.

Hain zuzen, industria biosanitarioaren hazkundeak eta beste arlo batzuekiko (adibidez arlo soziosanitarioa) konbergentziak bultzaturik, SPRIk “Panorama” azterlana egin du industria horren tamaina eta egitura aztertzeko. Azterlanak bere baitan hartzen ditu biofarmazeutika eta osasun arloko teknologia sektorea, eta azken horren kasuan, hainbat azpi-sektore identifikatzen dira, hala nola in vitro diagnostikoa, osasun digitala eta beste gailu mediko batzuk. Industria biosanitarioa ZTBP 2030 planean jasotako eremu estrategiko bat da, eta Euskadiko BPGaren % 2 inguru ordezkatzen du.

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak