Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2022 Eraldaketa digitala

KirolApp, klub txikienetan oztopo teknologikoa murrizteko plataforma

Aplikazio mugikor ‘nagusi’ gisa planteatuta, app guztiz pertsonalizatuak garatzea ahalbidetzen du, iturburu-kode beretik abiatuta, klub txiki eta handiak digitalizatu eta zaleekin konektatu ahal izateko. Duela gutxi App Onenaren saria jaso du Espainiako Anuaria Sarietan, Diseinu Grafikoko Sari Nazionaletan.

Kirol-kluben eta zaleen arteko komunikazio-fluxuari eustea ez da beti erraza, batez ere fluxu eraginkorra mantendu nahi bada; hala ere, funtsezko faktorea da bi aldeentzat. Premisa horren pean sortu zen KirolApp, klub handi zein txiki guztien eskura zaleekin konektatzeko eta haien hazkundea bultzatzeko plataforma bat jartzen duen eraldaketa digitaleko proiektua.  

Plataforma hori garatzearen arduraduna Worköholics izan da, Bilbon egoitza duen komunikazio-agentzia, mota guztietako bezeroentzat esperientzia digitalak sortzen dituena. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidearekin,  proiektu hau, Guuk euskal telekomunikazio operadorearentzat egina, bere azken lanetako bat da eta App Onenaren saria jaso du Espainiako Anuaria Sarietan, Diseinu Grafikoko Sari Nazionaletan.  

Erabiltzailearen esperientziari lehentasuna emanez, “interakzioaren diseinua, harekin batera doan ‘motion’-a, ‘store’-entzako materiala…, guztia erabiltzaile esperientzia intuitibo eta gogoangarri bat eskaintzeko helburuarekin sortu da”, Worköholicsetik adierazi dutenez. Baina erabiltzailea ez ezik, plataformaren sinpletasuna edukien kudeatzaileari ere helarazi zaio, hura kudeatzeko eta administratzeko ardura duten pertsonek edukiak erraz eguneratu ahal izan ditzaten.  

Kode bera, hamaika app  

Aplikazio mugikor ‘nagusi’ gisa planteatuta, KirolApp-ek aukera ematen du hainbat klubetarako aplikazio erabat pertsonalizatuak garatzeko, iturburu-kode beretik abiatuta. Horrek, agentziaren arabera, “zuzenean eragiten du errentagarritasunean eta eraginkortasunean, horiek garatzeko eta mantentzeko erabiltzen diren baliabideetatik optimizatzen baitira”.  

Era berean, planteamendu honek klub bakoitza parametrizatzeko aukera ematen du, hau da, bere ekosistema grafikora egokitzeko eta kirolaren izaerara edo klubaren ezaugarrietara egokitzen diren funtzionalitateak emateko aukera ematen du. Horrek, aldi berean, aplikazio bakoitzean erabiltzaile-esperientzia optimoa izatea errazten du, Worköholicsetik adierazi dutenez. Mikel Atxa Guuk-eko marketineko eta proiektu digitaletako arduradunak gaineratu duenez, “azken batean, Euskadi eta Nafarroako kirol-kluben digitalizazioa bultzatu nahi dugu, teknologia eta berrikuntza digital hori beren zerbitzura jarriz, hazten jarraitzeko eta beren bazkide eta jarraitzaileekin konektatzeko”.

Hainbat kirol-klubek, handiek zein txikiek, dagoeneko komunikazio-bide hori eskaintzen diete beren zaleei. Hori da, besteak beste, Guuk Gipuzkoa Basket, Bilbao Basket, Lointek Gernika, Club Voleibol Sestao edo Kurene Euskal Pilota taldeen kasua. Erabiltzaileek euren klubaren inguruan gertatzen den guztia gertutik bizitzeko aukera izango dute, besteak beste, jakinarazpenak, edo Rural Kutxarekin lankidetzan jokatutako partiduen streaming bidezko emisioak, edo albisteak, plantillaren informazioa, ticketinga eta etorkizunean integratu daitezkeen beste batzuk.  

SPRI Taldearen helburuetako bat euskal enpresen eraldaketa digitala da. Besteak beste, Basque Industry 4.0, BDIH Konexio, Zibersegurtasun Industriala, Enpresa Digitala edo Inplantalariak laguntza-programen bidez bultzatzen du.  

Lotutako albisteak

21 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Elgar Works: automobilgintzako piezen egiaztapen automatiko berria garatzen ari den Arabako enpresa
Irakurri gehiago
14 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Miesa Bizkaiko enpresak soluzio integralak eta neurrira egindakoak eskaintzen ditu automatizazioaren eta industriako kontrolaren arloan
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Industria Sailak Eraldaketa Digitalarekin konpromiso handiena duen administrazio publikoaren saria jaso du
Irakurri gehiago
13 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
Ametsek piezak planopean mekanizatzen ditu, dibertsifikatutako industria-sektore baterako
Irakurri gehiago
11 Azaroa, 2024 Eraldaketa digitala
INARTRANS 4.0 proiektuak Adimen Artifiziala garraio instalazioen eraikuntzan integratzeko lan egiten du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak