Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 urria, 2022 I+G

Jaione Ganzarain: “Lortek ireki bat nahi dugu, inguruko agente teknologikoekin lan egiten duena”

Jaione Ganzarain Lortekeko zuzendari nagusiari elkarrizketa bideoa.
Jaione Ganzarain Lortekeko zuzendari nagusia

Lortek zentro teknologikoak berriki onartu du bere 2022-2025 Plan Estrategikoa, zeina bost ildo nagusitan oinarritzen den. Bere zuzendari nagusiak, Jaione Ganzarainek, kanpoaldera zuzendutakoetan eta barrualdera zuzendutakoetan banatzen ditu. Lehenengoen barruan honako hauek nabarmendu ditu: “bezeroarekiko harremana eta transferentzian haztea”; “fabrikazio-prozesuen digitalizazioan, lotura-teknologietan eta metalen fabrikazio gehigarrian espezializatutako zentroa izatea”; eta “Lortek ireki bat izatea, inguruko agente teknologikoekin lan eginez”. Barrualdera begira, “kultura kooperatiboa eta pertsonak garatzea” eta “gestioaren bikaintasuna” dira erronka nagusienak. 

Plan hori, era berean, Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin lerrokatzen da. Lortek industria adimendunean zentratzen da, eta, horretarako, oso erronka argiak ditu: “Materialen arloa indartzea, 0 aztarna kontuan hartuz, fabrikazio-prozesu malguak ezartzea eta negozio-eredu berriak lantzea datu-bilketaren eta IoT-ren bidez”.  

Zentro teknologikoak abian jarritako ekimenen artean bi berrikuntza disruptibo daude eta Europako Batzordearen Innovation Radar plataforman sartu dira. Horizon 2020 programak finantzatutako HyperCOG proiektu europarraren barruan garatu dira. 

Lehenengoan, Lortekek termografia teknologia erabiltzen du “burdingintzako prozesuan koilara adimenduen tenperatura kontrolatzeko, fabrikazio-prozesuaren baldintzak hobetzeko”.  

Bigarrenean, software bat garatzen ari dira, CyberServices eta DFKI Alemaniako ikerketa zentroarekin elkarlanean: “Sistema industrial ziberfisiko bat lortzea da asmoa, adimen artifiziala erabiliz eta ikerketa prozesua hobetuz”. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

19 abendua, 2024 I+G
MEEVCE II proiektuak osagai eoliko erresilienteak diseinatzeko metodologia ebolutiboa garatzen du
Irakurri gehiago
16 abendua, 2024 I+G
Euskadiko mila enpresa eta agente teknologiko baino gehiago baliatu dira 2024an Eusko Jaurlaritzaren I+G programaz
Irakurri gehiago
12 abendua, 2024 I+G
Izen-ematea zabalik dago IAM4EUrekin, Material Aurreratuen Aliantza Estrategikoarekin, bat egiteko
Irakurri gehiago
9 abendua, 2024 I+G
Ekonek lehortze-teknologia berrasmatzen du, produktu likidoak eta oretsuak hauts edo pikor bihurtuz
Irakurri gehiago
27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak