Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 urria, 2022 Basque Trade & Investment Nazioartekotzea AEBak Afrika eta Ekialde Ertaina Asia eta Ozeania Europa Ipar Amerika Latinoamerika

Euskadiren Kanpo Sarea: Intergune 2022 ekitaldiak aukera emango die euskal enpresei zuzenean iristeko 80 herrialde baino gehiagotara

BasqueTrade-ko nazioartekotze saileko lantaldeak, Kanpo Sare osoaren laguntzarekin, enpresa bakoitzaren neurrira eginiko zerbitzuak eskaintzen ditu atzerrira irteteko prozesu osoan
Intergune CHINA SINGAPUR

Datorren urriaren 26 eta 27an Bilbao Exhibition Centre-k INTERGUNE 2022 ekitaldia ostatatuko du. INTERGUNE euskal enpresen nazioartekotze foroa da, esportatzeko bokazioa duten euskal enpresei 80tik gora herrialdetara iristeko aukera ematen dien topagunea.

INTERGUNEk, gune bat eskaintzen du zuzenean harremanetan jartzeko bost kontinenteetako merkatu garrantzitsuenetan kokatuta dauden bulego eta profesionalekin. Izan ere, INTERGUNE da Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRI Taldeak eta bere Nazioartekotze Agentziak (Basque Trade & Investment) euskal konpainien esku jarri duten laguntza praktiko eta operatiboa.

 

Atzerriko bulegoek helburu estrategiko bikoitza dute: batetik, kasuan kasuko jomugan interesak dituzten euskal enpresei laguntzea eta, bestetik, “Euskadi Basque Country” markaren posizionamendua bultzatzea atzerrian. Sare honek herrialde eta merkatuei buruzko bere ezagutza sakona eskaintzen du, oztopoak identifikatuz eta proiektu bakoitzerako ibilbide eta prozedura aproposenak diseinatzen lagunduz.

 

Euskadirentzat garrantzitsuak diren merkatuak

INTERGUNE huts egin ezinezko hitzordua da, bai atzerriko proiekzioan dagoeneko ibilbide luzea egina duten enpresentzat, eta baita ere esportazioaren arloan lehen urratsak ematen ari direnentzat. Foroak aukera ematen die harreman zuzen eta pertsonala lantzeko eta, bide horretatik, mundu osoko merkatu garrantzitsuenetara iristeko.

Jomuga-herrialdeen artean aurten aipatzekoa da Japonia, Euskadi “Basque Country 2025” Estrategian lehentasunezkoa dena. Hain zuzen, horrexegatik ireki da aurten Euskadiko Kanpo Sarearen lehen bulegoa Tokion. Japonia oso merkatu erakargarria da euskal enpresentzat bere BPGaren bolumenagatik, bere eskaera sofistikatuagatik eta ekonomi nahiz lege arloko egonkortasunagatik. Baita ere nabarmentzen da euskal ekonomiarekin duen osagarritasunagatik eta negozioak egiteko erraztasunak eskaintzeagatik, atzerriko inbertsio-fluxuak finantzatzen baititu Asia Pazifiko eskualde osorako. Moe Kato da Tokioko bulego berriaren buru. Moe Basque Trade & Investment agentziaren zuzendaria da Japonian eta aktiboki parte hartuko du INTERGUNE ekitaldian, Japoniari buruzko informazio-eskaerei erantzuteko.

Bulego honekin, beste bulego batzuekin nahiz beste ordezkaritza batzuekin harremanetan jartzeko hitzordu-sistema digital bat erabili behar da, ekitaldiaren web orrian bertan:https://agenda.spri.eus/intergune

Euskadiren Kanpo Sareko bulegoetako arduradunekin harremanetan jartzeko aukera eskaintzeaz gain, INTERGUNEk elkarrekin batuko ditu mundu osoko enpresetako liderrak, nazioarteko adituak eta arduradun politiko zein akademikoak, munduko ekonomiaren egoeraz eta perspektibez eztabaidatzeko. Eta orobat aukera emango du harremanetan jartzeko hogeita hamar bat erakusketarirekin, hala nola banku-erakundeekin, finantza- eta aseguru-zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeekin, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako merkataritza-ganberekin, hiru lurralde historikoetako foru aldundiekin, Kanpo Merkataritzako Institutuarekin (ICEX), klusterrekin, elkarte sektorialekin edo nazioartean espezializatutako aholkularitza enpresekin.

INTERGUNEren erakargarritasuna osatzeko BasqueTrade-k balio erantsi handiko eta kartara eginiko zerbitzuen eskaintza zabala jartzen du enpresen eskura: aholkularitza estrategiko eta operazionala, finantzaketa-tresnak, adimen lehiakorra, lankidetza eta aliantzak, nazioarteko lizitazioak, nazioarteko sustapen-ekitaldiak, prestakuntza eta talentua.

 

Directorio de Países presentes en INTERGUNE 2022:

EUROPA: FRANTZIA. ALEMANIA. ITALIA. PORTUGAL. IRLANDA, POLONIA. TXEKIAR ERREPUBLIKA. ESLOVAKIA. BULGARIA. HUNGARIA. ERRUMANIA. ERRESUMA BATUA. SUITZA. 

BENELUX: BELGIKA. HOLANDA. LUXENBURGO.

HERRIALDE ESKANDINAVIARRAK: NORVEGIA. FINLANDIA. SUEDIA. DANIMARKA. ISLANDIA.

BALTIKOKO HERRIALDEAK: LETONIA. LITUANIA. ESTONIA.

BALKANAK: SERBIA. KROAZIA. ESLOVENIA. BOSNIA-HERTZEGOVINA. MONTENEGRO. MAZEDONIA. KOSOVO. ALBANIA.

EBE HERRIALDEAK: KAZAJISTAN. UZBEKISTAN. KIRGIZISTAN. TAJIKISTAN. AZERBAIJAN. GEORGIA.

ASIA. TURKIA. INDIA. SINGAPUR, MALAYSIA, THAILANDIA. FILIPINAK. INDONESIA. VIETNAM. TXINA. TAIWAN. JAPONIA. HEGO KOREA.

OZEANIA: AUSTRALIA. ZEELANDA BERRIA.

IPAR AMERIKA: ESTATU BATUAK. MEXIKO. KANADA.

LATINOAMERIKA: PERU. EKUADOR. ARGENTINA. URUGUAI. TXILE. KOLONBIA. BRASIL.

AFRIKA ETA EKIALDE ERTAINA: MAROKO. ALJERIA. TUNISIA. EGIPTO. ISRAEL. ETIOPIA. BOLI KOSTA. SENEGAL. KAMERUN. GHANA, TANZANIA. KENYA. NIGERIA. HEGOAFRIKA. ARABIAR EMIRERRI BATUAK. SAUDI ARABIA, QATAR, OMAN, KUWAIT, BAHRAIN. IRAN.

Países BasqueTrade SPRI

Lotutako albisteak

26 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Mikel Jauregi sailburuak jaso du Japoniako Enbaxadoreak emandako distinzioa, Basque Trade & Investment nazioartekotzeko euskal agentziak Euskadi eta Japoniaren arteko harremanak sendotzeko egindako ahaleginari errekonozimendua
Irakurri gehiago
22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak