Teknologia eta berrikuntzari buruzko “Leaders in Tech” konferentziak bere hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren lauan Bilbon, Gigantes Tecnológicas-en eskutik eta Innolab Bilbao-k antolaturik. Ekitaldiak babesle ditu Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza SPRI Taldearen bitartez. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.
Jardunaldian erreferentziazko enpresak elkartuko dira, hala nola Airbus, Microsoft, Google edo Red Hat, eta mundu teknologikoko oraingo eta etorkizuneko joerez mintzatuko dira Bilboko Iberdrola Dorre ezagunean. Hartara, hizpide hartuko dituzte datozen urteetan protagonista izango diren teknologiak, eskaintzen dituzten erabilerak, erakundeek eskatzen eta eskatuko dituzten profilak eta nola egokitu behar duten antolakundeek eta gizarteak teknologiak eskaintzen dizkigun aukeretara.
Hogeitik gora adituk parte hartuko dute kongresuan eta ezagutzera emango dira teknologia berrien erabilera aurreratuena industrian bultzatzen duten lidergo-adibideak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?