Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 30 iraila, 2022 Basque Trade & Investment Berrikuntza Nazioartekotzea Basque Enterprise Europe Network BasqueTrade & Investment Europa

Konpainia hornitzaile eta bazkide globalak bilatzen laguntzen diegu euskal enpresei ‘EEN – Enterprise Europa Network’ sarearen bidez

EEN bidez, euskal enpresek beren eskaintza eta/edo eskaera-profilak argitara ditzakete orain, edo nazioarteko konpainia bazkide izan daitezkeenekin lankidetza-aukerak bila ditzakete.
EEN Basque nodo

SPRI Taldea, Eusko Jaurlaritzaren Garapenerako Agentzia, enpresei eta, bereziki, euskal industriari bultzada emateko zerbitzuak, tresnak, laguntzak eta irtenbide praktikoak ematen ditu: Berrikuntza, Azpiegitura, Digitalizazioa, Eraginkortasuna, Jasangarritasuna eta Nazioartekotzea funtsezkoak dira ingurune sozioekonomikoa etengabe eraldatu eta hobetzeko, eta, ezagutzaren eta lankidetzaren sareak indartzearekin batera, merkatu-aukera berriak identifikatzen laguntzen dute.

Euskal proiektuak atzerrian finkatu, hazi eta zabaltzeko, neurri handi batean, esperientzia partekatuak, harreman onak eta akonpainamendua eskatzen ditu egoera global batean, non aukerak handitu egiten diren, baina ere berean, bideak ez dira errazak. Hala, 2022an, SPRI Taldearen Nazioartekotze Agentzia, Basque Trade & Investment, ‘Enterprise Europe Network – red EEN’-ra batu da. Europako Batzordeak 2008an sortutako ekimena da, eta 60 herrialdetan 600 erakunde baino gehiago dituzten 4.000 aholkulari adituk osatzen dute. Bere helburu nagusia enpresei nazioartekotze prozesuan laguntza, aholkularitza eta ikusgarritasuna ematea da, bai eta berrikuntzaren kudeaketari laguntzea ere, partner globalekin lotuz.

EEN bidez, euskal enpresek beren eskaintza eta/edo eskaera-profilak argitara ditzakete orain, edo nazioarteko bazkide izan daitezkeenekin lankidetzan aritzeko aukerak bila ditzakete, sare horren ‘matchmaking’ plataformari esker.

Basque Trade & Investment eta Euskadiko sarearen eskualde-nodotik, EEN Basque (SPRI du buru duena, eta Basque Tradez gain, Innobasque, Beaz Bizkaia, Bilboko Ganbera, Gipuzkoako Ganbera eta Arabako Ganbera osatzen dutena), euskal enpresek atzerriko konpainia ugari dituzte eskura. Besteak beste, enpresa hornitzaile eta/edo bazkide komertzial edo teknologikoen bilaketa ona egin ahal izango dute.

 

Informazio gehiago eta harremanetarako inprimakia HEMEN aurkitu dezakezu.

 

EEN Basque nodo

Lotutako albisteak

22 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Eusko Jaurlaritzak Estatu Batuetako inbertsio berriak eta Euskadiko enpresentzako aukerak erakartzen jarraituko du
Irakurri gehiago
Basque WomenIN 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
B·WOMENIN Globalen bosgarren saioak emakumeen ekintzailetza nabarmentzen du hedapen globalaren eragile gisa
Irakurri gehiago
Red Exterior Vasca 20 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Estatu Batuak, Alemaniak eta Frantziak BasqueTrade International Meetingsen jarri dute arreta euskal enpresetan
Irakurri gehiago
Webinar Automoción 18 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Automobilaren sektoreko euskal enpresek Europako industria honen erronkak eta aukerak jorratu dituzte
Irakurri gehiago
15 Azaroa, 2024 Basque Trade & Investment
Fukushimako ordezkaritza bat Euskadira etorri da bisitan bi herrialdeen artean dagoeneko finkatuta dauden enpresa- eta erakunde-harremanetan sakontzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak